Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
52.730-ren helburua €

Minbiziaren ikerketarako elkarlanean aritzea.

Minbiziaren aurkako borrokan lehentasuna duten erronketako bat da ikerketa onkologikoa indartzea, hori baita gaixotasunaren progresioa geldiarazteko eta kaltetutako pertsonen biziraupena eta bizi-kalitatea optimizatzeko funtsezko faktorea. Minbizia menderatzeko bidean aurrera egiteko, zalantzarik gabe, ikerketan aurrera egin behar da.

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 03/11/23Noiz arte: 12/12/23
LAGUNDU MINBIZIAREN AURKAKO IKERKETAN
Kanpainaren helburuak

BIOEF fundazioaren bidez minbiziaren aurkako ikerketarako laguntza ematea. Azaroaren 3tik 23ra bitartean, biak barne, Euskadin eta Nafarroan jasotako donazioekin hainbat  ikerketa-taldek minbiziaren aurkako roiektuak aurrera ateratzeko finantziazioa lortuko dute.

Deskribapena

Minbiziak gaixotasunen ondoriozko heriotza-kausa nagusietako bat izaten jarraitzen du munduan. Minbiziaren Erregistroen Espainiako Sareak (REDECAN) egindako kalkuluen arabera, 2023an 279.260 minbizi-kasu berri erregistratu ziren Espainian, eta 2040an 341.000 kasu berri erregistratuko direla aurreikusten da. 

Zorionez, gaur egun minbizi bati bizirauteko aukerak altuak dira: gizonezkoen % 55,3k eta emakumeen % 61,7k bizirauten diote gutxienez 5 urtez minbiziari. Biziraute-tasa bikoiztu egin da azken 40 urteetan, eta espero da igotzen jarraituko duela datozen urteetan, betiere ikerketan inbertsio egokiak mantentzen badira, besteak beste.

Onkologia Medikoko Espainiako Elkarteak (SEOM) uste du urtero 100.000 pertsona baino gehiagok gainditzen dutela kantzer bat Espainian, eta guztira bi milioi biziraule baino gehiago daudela Espainian.

Pankreako, hestegorriko, gibeleko eta biriketako minbiziak dira biziraupen-indize baxuena duten minbizi motak. Gaur egun bost urterako batez besteko biziraupena ez da % 20ra heltzen, eta gizon zein emakumeei eragiten diete. Guzti horiek ikerketa gehiago behar duten minbizi motak dira, biziraupen ehunekoek gora egiten jarrai dezaten.

Haurren kasuan, minbizia da gaixotasunaren ondoriozko lehenengo heriotza-kausa herrialde garatuetako adingabeetan. Urtero 250.000 kasu berri diagnostikatzen dira 18 urtetik beherako haurretan, horietatik 1.500 Espainian, eta horietatik 1.100 14 urtetik beherako haurrak dira. 

Horregatik EROSKIn BIOEF fundazioari lagundu nahi diogu, hark sustatzen duen ikerketa proiektuari laguntzeko, minbiziaren aurkako borrokara bideratuta. 

Jarduerak

BIOEF, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sortutako tresna da, Euskadiko osasun sisteman berrikuntza eta ikerketa sustatzeko. Euskadiko osasun-sistemak osasun-ikerketako 4 institutu ditu (Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistemak) eta erakunde horien jarduera koordinatzen duen BIOEF Fundazioa.

Nork izango du onura?

Zentimo Solidarioen kanpaina honek BIOEF fundazioari lagunduko dio.

Laguntzen zuzeneko onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira (osasun-ikerketarako institutuak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, zentro teknologikoak…), Euskadin minbizian lan egiten duten ikerketa-taldeak biltzen dituztela.

Kanpaina honekin jasotzea espero den laguntzarekin minbiziaren aurkako ikerketan lan egiten duten 10 proiektu lagunduko direla kalkulatzen da