Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, pobrezia-arriskuaren eta/edo gizarte-bazterketaren arrisku-tasa Espainian bizi den biztanleriaren % 26,4 izan zen 2020an, eta 12.495.000 pertsonari eragin zien; aurreko urtean, berriz, % 25,3 izan zen. Horrek esan nahi du 620.000 pertsona berri inguru pobrezia-arriskuan edo gizarte-bazterketako arriskuan daudela azken urte honetan.
Pandemia hasi aurretik, Elikagai Bankuek 1.050.000 onuradun artatzen zituzten; 2020an, 1.560.000 pertsona artatu zituzten, eta horietatik 300.000 baino gehiago 0 eta 15 urte bitarteko haurrak izan ziren.
Horregatik EROSKIn Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarekin eta hari lotutako 44 Elikagai Bankuekin bat egin nahi dugu, gizarte-bazterketako arriskuan dauden gure inguruko familien oinarrizko elikadura- eta higiene-premiak estaltzen laguntzeko.