Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
100.000-ren helburua €

Lagundu, hartara gaixotasun arraroren bat duten adingabeei eta helduei arreta integrala emateko.

Gaixotasun arraroak edo ezohikoak populazioan prebalentzia txikia dutenak dira. Hala ere, Espainian 3 milioi pertsona bizi dira horiekin.

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 30/01/25Noiz arte: 26/02/25
Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen ikerketa eta tratamenduari laguntzea
Kanpainaren helburuak

Lupusaren Galiziako Elkartearen, (AGAL), Isabel Gemio Fundazioaren, Rett Sindromearen Espainiako Elkartearen eta Kaltetuen aldeko boluntarioen elkartea, ApoyoDravet bidez elkarlanean jardutea, ikerketari lagundu eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.

Deskribapena

Gaixotasun arraroak (GA) edo ezohikoak populazioan prebalentzia txikia dutenak dira. Zehazki, 10.000 biztanleko bost biztanle baino gutxiagori eragiten dietenak.

Hala ere, pertsona asko bizi dira haiekin mundu osoan - 300 milioi baino gehiago, horietako hiru Espainian. 7.000 gaixotasun arraro baino gehiago daudela estimatzen da.

Besteak beste, Lupus gaixotasun autoimmune, kroniko, orokor eta ez kutsakorra, non sistema immunitarioak gorputzeko ehun eta organoei erasotzen baitien, adibidez, giltzurrunei, bihotzari, birikei, odolari edo azalari. Gaixoen % 90 15 eta 45 urte bitarteko emakumeak dira. Hala ere, gizon, haur eta nerabeek ere izan dezakete Lupusa. Gaixotasun ezaguna izan ez arren, munduan 5 milioi pertsonari eragiten diela estimatzen da eta 100.000 kasu berri baino gehiago diagnostikatzen dira urtean.

Muskulu-distrofiek jatorri genetikoko gaixotasun arraroen taldea osatzen dute. Gaixotasunok muskulu eskeletikoa pixkanaka endekatzea eragiten dute eta haien itxura asko aldatzen da paziente batetik bestera. Hala gertatzen da, adibidez, 2A motako gerri-distrofiaren kasuan. CAPN3 genearen mutazioak eragiten du, zeinak 3 kalpaina, nagusiki muskulu eskeletikoan dagoen entzima, aldatzen baituen. Ez dakigu zein den 3 kalpainak muskulu eskeletikoan duen funtzio nagusia, ezta hura ez edukitzeak edo haren funtzioa galtzeak muskulu-distrofiak zergatik eragiten dituen ere. 

Rett sindromea neurogarapenaren nahasmendu larria da, jatorri genetikokoa, eta neskek izan ohi dute batez ere. X kromosomari lotutako zenbait geneen mutazioak dira sindromearen jatorri. Geneok gene maisuak dira, beste gene askoren jarduera erregulatzen dutenak. Kasu gehienetan, MECP2 geneari eragiten dio. Espainian 3.000 pertsona ingururi eragiten diela estimatzen da. Gaixotasun honek pertsonaren bizitzako alderdi ia orori eragiten dio, besteak beste, hitz egiteko, ibiltzeko, jateko eta normal arnasteko gaitasunari.

Dravet sindromea, Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Larri gisa ere ezaguna, epilepsia trataezin arraro eta katastrofikoa da. Jaio ondorengo lehen urtean hasten da garatzen eta 16.000 jaiotzako bati eragiten diola estimatzen da. Dravet sindromea duten pertsonen garapen kognitiboa eten egiten da eta eskolaratzea zailtzen duten jokaera-arazoak agertzen dira, hala nola, hiperaktibitatea eta komunikazio-nahasmenduak.  Etengabeko ikerketari eta berariazko terapiak ezartzeari esker, gaixotasun larriak dituzten pertsonen biziraupena eta bizi-kalitatea hobetzen jarraitzen dugu.

Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera, Lupusaren Galiziako Elkartearekin (AGAL), Isabel Gemio Fundazioarekin, Rett Sindromearen Espainiako Erakundearekin eta Dravet sindromearen aldeko boluntarioen Apoyodravet Elkartearekin arituko gara elkarlanean kanpaina honetan.

Jarduerak

Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.

 

AGAL - Lupusaren Galiziako Elkartea

Lupusari lotuta, Galiziako Osasun Ikerketako Institutuetan irekita dauden ikerketa-ildoei laguntzea.

  • Hainbat diziplina zientifiko barne hartzen dituzten ikerketak sustatuz diziplina arteko ikerketari laguntzea eta, hala, Lupusa hobeto ulertu ahal izatea.
  • Lupusa tratatzeko terapia eraginkor eta seguruagoak garatzeko ikerketa sustatzea.
  • Aurrerapen zientifiko eta medikoen bidez Lupusa daukaten pertsonen bizi-kalitatea nabarmenki hobetzen saiatzea.

 

Isabel Gemio Fundazioa

Ikerketa Neuromuskularreko laborategiak (Donostiako Ospitalea) hainbat gaixotasun neuromuskularrekin lotutako lau ildotan dihardu lanean. 3 kalpaina proteinak muskuluen birsorkuntzan joka dezakeen papera ikertzen ari dira, proteina hura ez izateak sor ditzakeen patologien inguruan gehiago jakin ahal izateko. Honako hauek egingo dira:

  • Duchenne Distrofia eta 2A gerri-distrofia duten gaixoen giza zelula ereduak, baita animalienak ere, gaixotasun horien fisiopatologia ikertu eta hainbat xederen aurkako tratamenduak garatu ahal izateko. 
  • Halaber, baldintza fisiologikoen eta gaixotasun horien testuinguruetan satelite zelulek muskuluen birsorkuntzan duten papera ikertzen ari gara.
  •  Distrofia miotonikoari edo Steinert gaixotasunari lotutako zelulen zahartze-prozesuen karakterizazioa.

 

RETT Sindromearen Espainiako Elkartea

Proiektuaren helburua da Rett Sindromea duten pertsonen autonomia hobetzea, horretarako kasu bakoitzari egokitutako terapiak ezarriz. Estimulazio fisiologiko, kognitibo, sentsorial eta afektiboa lortu nahi da. Errehabilitazio-terapiek, adibidez, fisioterapiak, logopediak, musikoterapiak, hidroterapiak eta ekinoterapiak, sintometako asko prebenitzen eta hobetzen dituzte. 

Adituen arabera, terapiok mugimendu-desgaitasunen garapena atzeratu eta komunikatzeko gaitasunak hobetu ditzakete. Terapia bakoitzeko saioak profesional espezializatuek eta kanpoko langileek emango dituzte horretarako prestatutako instalazio pribatuetan. Hala, kolektiboaren desberdintasun geografikoa medio, familia bakoitzak kasu bakoitzari ondoen egokitzen zaion terapia mota hauta dezake edonon bizita ere.

 

Asociación ApoyoDravet

Adimen artifizialak (AA) funtsezko papera jokatzen du epilepsia duten pazienteen zaintzaren hobekuntzan. Besteak beste, alderdi hauek hobetzen ditu:

  • Krisien iragarpena: AAko algoritmoak sortu dira dardarak iragartzeko, baita sentsibilitate altuko krisiak aurreikusteko markatzaileak ere.
  • Diagnostiko aurreratua:  epilepsiadun haur eta helduengan garuneko anomaliak detektatzea. 
  • Diagnostikoa hobetzea: kasu arraroen diagnostikoa hobetzeko garuneko interakzioak aztertzea.
Nork izango du onura?

EROSKIren Zentimo Solidarioak programaren kanpaina hau Lupusaren Galiziako Elkartearekin, (AGAL), Isabel Gemio Fundazioarekin, Rett Sindromearen Espainiako Elkartearekin eta Kaltetuen aldeko boluntarioen elkartea, ApoyoDravet.

Kanpaina honekin lortzea espero den laguntzarekin, uste da gaixotasun arraroak dituzten 480 haur, gazte eta helduri lagundu ahalko zaiela.

Informazio gehiago eta estekak