Mestura GKEarekin, Hezkuntza eta Lankidetza Fundazioarekin (Educo) eta Save The Children elkartearekin elkarlanean aritzea, elikadura-laguntza emateko
Haur guztiak modu osasuntsu eta seguruan haziko diren mundu batean sinesten dugu. Bertan, haurrek hezkuntza egokia jasoko lukete jolasten, ikasten, gozatzen eta etorkizunera begiratzen, bakoitzaren potentziala baldintza berdinetan garatuz.
Baina, gaur gaurkoz, munduko gosea inoiz baino handiagoa da, eta haurrek ekaitz galant bati egin behar diote aurre. Gatazkek, ezegonkortasun ekonomikoak eta klima-krisiak atzerakada handia eragin dute haurren osasunaren, nutrizioaren eta pobreziaren murrizketaren arloan lortutako aurrerapenetan, eta milioika haurren bizitza arriskuan jarri dute.
Polikrisi globalaren testuinguru horretan, Espainiako haurrak erronka berriei aurre egiten ari dira. Krisiaren testuinguruak zuzeneko eragina du milaka haurren bizitzan Espainian, haien oinarrizko eskubideak eskuratzeko aukera mugatua ikusten baitute: elikadura, segurtasuna, osasuna eta hezkuntza.
Espainian, 18 urtetik beherako haurren eta gazteen % 28,9 pobrezia-egoeran dago, aurreko urtean baino puntu eta erdi gehiago, eta horietatik % 14,9 pobrezia larrian.
Migratzaileen kasuan, gizarte-bazterketako egoeran edo/eta arriskuan dauden pertsonek zerbitzu berezi eta pertsonalizatua behar dute. Hau da, zuzenean eragiten dieten alderdiei buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza eman behar zaie, eta Espainiako gizartean funtsezko eta beharrezko sartzea erraztu.
Kanpaina honetan, Mestura GKEarekin, Hezkuntza eta Lankidetza Fundazioarekin (Educo) eta Save The Children-ekin lankidetzan arituko gara egoera zaurgarrian dauden haurren elikadura bermatzeko.
Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.
MESTURA GKE
“Merendocio” proiektua Mestura GKEak urtero garatzen dituen haur migratzaileentzako gizarte- eta hezkuntza-programei lotutako proposamena da. Ekimen honen helburua parte hartzen duten adingabeen elikadura hobetzea da. Gaur egun, familia askok elikadura osasungarriari buruzko gomendioak ez dituzte betetzen; horrenbestez, askari osasungarriak banatuko zaizkie astelehenetik ostiralera elkarteko instalazioetan parte hartzen duten adingabeei. Gainera, proiektuan parte hartzen duten adingabeen familiak elikadura osasungarriaren garrantziaz sentsibilizatzea ere bada helburua.
HEZKUNTZA ETA LANKIDETZA FUNDAZIOA (EDUCO)
“Becas Comedor” programaren bidez, Educok eskola-jantokira dohainik joateko aukera eskaintzen die Espainiako haur zaurgarriei. Beraz, eguerdiro jaki osasungarri bat bermatzen die, hezkuntza- eta gizarte-ingurune seguru batean. Jarduera polita egiten dute, beren urdailak ez ezik, ametsak eta asmoak ere elikatzen baitituzte.
SAVE THE CHILDREN
“Merienda Solidarioak” programarekin, Save The Childrenek haurren pobrezia eta familien zaurgarritasuna lantzen ditu. Esku-hartze programa horrek ikuspegi holistikoa du, eta hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola familia zaurgarrien ondoan egotea, haiei laguntzea eta elikagaiak helaraztea. Egoera zaurgarrian dauden familien ezegonkortasun ekonomikoa gero eta handiagoa denez, ikasturte osoan ematen zaie elikagaietarako laguntza.
EROSKIren Zentimo Solidarioak programaren kanpaina honek Mestura GKEarekin, Hezkuntza eta Lankidetza Fundazioarekin (Educo) eta Save The Childrenekin lankidetzan jardungo du.
Kanpaina honetan lortu nahi den laguntzarekin, egoera zaurgarrian dauden 270 haurrei lagunduko zaiela kalkulatzen da.
Mestura GKE (erakundearen webgunea)
Hezkuntza eta Lankidetza Fundazioa (Educo) (erakundearen webgunea)
Save The Children (erakundearen webgunea)
