Espainian, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko kezka, egoeraren larritasuna erakusten duten zifra estatistiko kezkagarrietan islatzen da. Duela gutxiko datuen arabera, herrialdean 4 milioi pertsona inguruk dute desgaitasunen bat. Errealitate horretan sartzen dira desgaitasun intelektualak, desgaitasun fisikoak eta/edo gaixotasun neurodegeneratiboak, hala nola Down sindromea, pertsona gorrak, parkinsona, edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak.
Kalkuluen arabera, Espainian parkinsona duten pertsonen % 30 inguru 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi dira. Egoera horrek zaildu egiten du informazioa eta baliabide espezializatuak eskuratzea, eta parkinsona duten pertsonak eta haien familiak egoera bereziki ahulean jartzen ditu.
Bestalde, pertsona gorrak eta entzuteko desgaitasuna dutenak nagusiki entzuleek osatutako gizarte batean bizi dira, eta, beraz, integratzeko, komunikazioan dauden oztopoak gainditu behar dituzte, zeinak itxuraz ikusezinak diren entzumen-desgaitasunik ez duten pertsonentzako. Zehazki Euskadin 49.779 pertsonak dute entzuteko desgaitasuna; hori biztanleria osoaren % 2,3 da. Pertsona horien artean 29.021ek dute gorreria sakona eta 18.689k dituzte 65 urte edo gehiago.
Dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonen arazoek adierazpen ugari izan ditzakete, hala nola arazo motorrak, sentsorialak, komunikaziokoak, kognitiboak, jokabidekoak, emozionalak, familiakoak, autonomia-arazoak, eskolakoak, aisialdikoak eta arlo sozialekoak.
Azkenik, Down sindromea alterazio genetikok bat da, 21. bikotean kromosoma estra bat agertzearen ondoriozkoa. Adimen-desgaitasun hori duten ikasleek eskubidea dute ikasgela gainerako ikaskideekin partekatzeko, bai eta eskoletan aktiboki parte hartzeko eta, guztiek bezala, beren interes eta asmo akademikoak betetzeko ere. Gaur egun, eskola-sistemak baztertu egiten ditu Down Sindromea duten pertsonak, nahiz eta haur guztiek berdintasunean kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubide unibertsala aitortuta izan.
Kanpaina honetan desgaitasunen batek eragindako pertsonen tratamendua, inklusioa eta ikusgarritasuna lantzen dira erakunde hauekin batera: EUSKAL GORRAK, FUTUBIDE FUNDAZIOA, DOWN GALICIA FEDERAZIOA, NEMO FUNDAZIOA, CNSE FUNDAZIOA eta ESPAINIAKO PÁRKINSON FEDERAZIOA (FEP).