Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
120.000-ren helburua €

Kolaboratu gaixotasun neurodegeneratibo motaren bat duten pertsonei laguntzeko.

Gaixotasun neurodegeneratibo guztien ezaugarri dira degenerazio prozesu progresiboa eta neuronen heriotza garunean eta/edo nerbio sistema zentralaren edo periferikoaren beste atal batzuetan. Gaixotasunak beraien artean kaltetutako neurona talde edo garun eremu desberdinek bereizten dituzte, sintoma eta bilakaera desberdinak izan ohi baitituzte. 

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 27/03/25Noiz arte: 30/04/25
Gaixotasun degeneratiboak dituzten pertsonentzako arreta
Kanpainaren helburuak

Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko lankidetzan aritzea, honako hauen proiektuen bidez: Asociación Gallega contra las Enfermedades Neuromusculares - ASEM Galicia; Asociación de Esclerosis múltiple de Ibiza y Formentera – AEMIF; Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioa; eta Pasqual Maragall Fundazioa.

Deskribapena

Gaixotasun degeneratiboak zelulen higadurak eragindakoak dira. Denbora igaro ahala, gorputzeko zelulak degeneratu egiten dira, eta horrek, aldi berean, organo eta ehunen funtzionamendu ona kaltetzen du. Horixe da patologia mota horiek sortzeko kausa nagusia. Osasungarriak ez diren bizi ohiturek ere eragin ditzakete. Horien artean honako hauek dira ohikoenak: gaixotasun neurodegeneratiboak, istripu zerebrobaskularrak, garuneko infekzioek eragindakoak, garuneko tumoreak, garezur entzefaloko traumatismoak eta gizakiaren garapen ebolutiboan sortzen diren beste gaixotasun arraro batzuk. Zelulen higadura hori sintoma ezberdinen bidez ager daiteke, kaltetutako organo edo sistemaren arabera.  Hala, gaixotasun degeneratibo ohikoenak nerbio sistema zentralari eragiten diotenak dira, hala nola Parkinsona edo Alzehimerra.

Etengabeko neuroerrehabilitazioa funtsezkoa da gaixo horientzat.  Haien bizi kalitatea hobetzeko, gaixotasun kronikoak baitira, eta gaixoen egunerokotasunari eragiten baitiote. Normalean, autonomia pertsonala galtzen joaten dira, gero eta gehiago, eta mendekotasuna sortzen da, hau da, hirugarren pertsona baten laguntza behar izaten dute. Gaur egun, ez dago sendatzeko tratamendurik, baina horrek ez du esan nahi errehabilitazio terapiarik ez dagoenik gaixoen ondoezak eta minak arintzen laguntzeko. Terapia horiei esker bakarrik lor daiteke maila funtzionalean hobekuntza, osasun egoera eta bizi kalitatea indartzen lagunduz, bai norberarena, bai familia edota zaintzaileena.

Alzheimerra, gaixotasun degeneratibo ohikoenetako bat, bikoiztu egingo da datozen hogei urteetan. Tratamendurik gabe eta bizi itxaropena gero eta handiagoa izanik, osasun eta laguntza sistemak kolapsatu egin daitezke. Zientzia da gaixotasun horri aurre egiteko bide bakarra.

Jarduerak

Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.

 

Asociación Gallega contra las Enfermedades Neuromusculares - ASEM Galicia 

ASEM Galicia Gaixotasun Neuromuskularren Elkarteen Espainia osoko sare zabal bateko kide da. ASEM Galicia-ren zeregina da gaixotasun mota horiek dituztenen errealitateari eta behar espezifikoei buruzko informazioa zabaltzea eta jendea sensibilizatzea. Gaixotasun Neuromuskularren bat duten pertsonenei arreta emateko programan, terapia fisikoak egiten dira, hala nola fisioterapia eta animaliekin esku hartze lagundua. Errehabilitazio terapia horiek orokorrak dira, eta etengabe egiten dira, hainbat jarraibide terapeutiko aplikatuz, kasu bakoitzaren indibidualizazioa ziurtatuz eta gaixotasun mota eta haren eboluzio fasea errespetatuz. Helburu nagusia, azken finean, gaixoen bizi kalitatea hobetzea da.

 

Asociación de Esclerosis múltiple de Ibiza y Formentera - AEMIF

Asociación de Esclerosis Múltiple de Ibiza y Formentera jatorri neurologikoko ezgaitasun fisikoa (hartutako kalte zerebrala, gaixotasun neurodegeneratiboak eta muineko lesioak) duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea helburu duen erakundea da. Terapia Okupazionaleko programaren onuradunak nerbio sisteman lesioren bat izan duten pertsonak dira; eta lesio horren ondorioz, ingurunearekin duten interakzioarekin, gizarte harremanekin eta eguneroko bizitzan autonomia eta independentziarekin lotutako defizitak dituztenak. Programa horren bidez eguneroko bizitzako jarduerak, oinarrizkoak nahiz instrumentalak, indartu eta birgaitu nahi dira, jarduera horiek (janztea, jatea...) berriro egin ahal ditzaten, edo gaur egun dituzten gaitasunak ahalik eta denbora gehienean manten ditzaten.

 

Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioa

Fundazio honek, probintzia bakoitzeko errehabilitazio integralerako zentroen bidez, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonentzako arreta espezializatuko eredu bat diseinatu eta martxan jarri du, parte hartzeari eta bizi kalitateari buruzkoa. Eredu horren xedea laguntza, zerbitzu eta tratamendu guztiak dinamizatzea eta koordinatzea da, plangintza prozesu indibidual baten bidez. Prozesu horren protagonista pertsona bera da, eta helburua pertsona bakoitzaren autonomia, parte hartze eta bizi kalitate handiagoa lortzea, bai familian eta bai lan ingurunean eta ingurune sozialean ere, beren aukerak inklusiboago, eskuragarriago eta berritzaileago izan daitezen. 

 

Pasqual Maragall Fundazioa

Pasqual Maragall Fundazioa ikertzen ari da Alzheimerrari irtenbide bat aurkitzeko eta gaixoen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko. Gaixotasunaren detekzio goiztiarrean eta prebentzioan jartzen du fokua, Alzheimerrik gabeko etorkizun bat lortzeko.

Beta AARC ikerketaren helburua da gaixotasunaren hasieran esku hartzen duten faktoreak eta gaixotasunaren bilakaera iragartzen duten biomarkatzaileak identifikatzea. Alzheimerrak badu fase isil bat, lehen sintomak agertu baino 20 urte lehenago hasten dena. Beraz, gaixotasunaren hasierako seinale horiek aurkitzeak aukera emango du diagnostikoa lehen sintomak agertu aurreko (eta kalte zerebrala konponezina deneko) fase batean kokatzeko, eta, hala, ekintza prebentibo eta terapeutiko eraginkorrak planteatu daitezke.

Nork izango du onura?

EROSKIren Zentimo Solidarioen programako kanpaina honetan honako hauekin arituko gara lankidetzan: Asociación Gallega contra las Enfermedades Neuromusculares - ASEM Galicia, Asociación de Esclerosis múltiple de Ibiza y Formentera - AEMIF, Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioa eta Pasqual Maragall Fundazioa.

Kanpaina honen bidez lortzea espero den laguntzarekin, gaixotasun degeneratiboak dituzten 2.467 pertsonari lagunduko zaiola kalkulatzen da, beren bizi kalitatea hobetuz eta ikerketa indartuz.