Emakumeen aurkako indarkeria giza-eskubideen urraketa bat da, pandemia globalaren dimentsioa duena eta mundu osoko 1.200 milioi emakumek jasaten dutena. Espainian, tratu txarrak jasotzen dituen 5 emakumetik 1ek soilik jasotzen du laguntza; gainerakoak, 1.500.000 emakumetik gora, ikusezinak dira isilik geratzen direlako. Covid-19ak beste oztopo bat jarri die egoera salatu nahi duten biktimei eta baztertuta utzi ditu laguntza publikoak agortu dituzten emakume langabeak. Era berean, haien seme-alabak etsaitasunezko giro batean bizi dira eta tratu txarren lekuko eta biktima zuzen edo zeharkakoak dira.
Genero-indarkeriaren ondoriozko hilketa bat dagoenean, biktimaren seme-alabak ahaztuta geratu ohi dira, ikusezin, eta herri-administrazioek ez diete beti kalteak konpontzeko behar adina laguntza ematen. Umezurtzak eta haien familiak babesik gabe geratzen dira maiz, hartu beharreko pausoei buruzko informaziorik eta aholkurik gabe, eta dolurako espaziorik gabe.
Testuinguru horretan, Ana Bella fundazioa eta Soledad Cazorla beken fondoa akonpainamendu emozionala eskaintzen diete emakume kaltetuei, irabazi asmorik gabe. Era berean, bizirik atera diren emakumeei lan duina lortzen laguntzen diete eta umezurtzen hezkuntza-garapenean esku hartzen dute.
Horregatik, EROSKIn, Ana Bella fundazioarekin eta Soledad Cazorla beken fondoarekin bat egin nahi dugu, elkarrekin, ahal bezain beste emakume eta adingaberi lagundu ahal izateko.