Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
167.168-ren helburua €

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA IZAN DIREN EMAKUME ETA ADINGABEENTZAKO LAGUNTZA

Espainian, tratu txarrak pairatzen dituen 5 emakumetik 1ek soilik jasotzen du laguntza; gainerakoak, 1.500.000 emakumetik gora, ikusezinak dira isilik geratzen direlako. Genero-indarkeriaren ondoriozko hilketa bat dagoenean, biktimaren seme-alabak ahaztuta geratu ohi dira, ikusezin. Zure laguntzarekin, Ana Bella fundazioak eta Soledad Cazorla beken fondoak genero-indarkeriaren aurkako borrokara bideratzen duten laguntza sendotu ahal izango dute.

Campaign hero image
Giza EskubideakNoiztik: 25/02/21Noiz arte: 08/04/21
Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakume eta adingabeentzako laguntza
Kanpainaren helburuak

Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakume eta adingabeei laguntzea, Fundación Ana Bella eta Fondo de Becas Soledad Cazorla erakundeen bitartez. Bildutako diruarekin, jarraian deskribatutako jarduerak indartu ahal izango dituzte erakunde horiek, emakume eta adingabe gehiagotara iristeko eta zerbitzu egonkorragoak eta iraunkorragoak eskaini ahal izateko.

Deskribapena

Emakumeen aurkako indarkeria giza-eskubideen urraketa bat da, pandemia globalaren dimentsioa duena eta mundu osoko 1.200 milioi emakumek jasaten dutena. Espainian, tratu txarrak jasotzen dituen 5 emakumetik 1ek soilik jasotzen du laguntza; gainerakoak, 1.500.000 emakumetik gora, ikusezinak dira isilik geratzen direlako. Covid-19ak beste oztopo bat jarri die egoera salatu nahi duten biktimei eta baztertuta utzi ditu laguntza publikoak agortu dituzten emakume langabeak. Era berean, haien seme-alabak etsaitasunezko giro batean bizi dira eta tratu txarren lekuko eta biktima zuzen edo zeharkakoak dira.

Genero-indarkeriaren ondoriozko hilketa bat dagoenean, biktimaren seme-alabak ahaztuta geratu ohi dira, ikusezin, eta herri-administrazioek ez diete beti kalteak konpontzeko behar adina laguntza ematen. Umezurtzak eta haien familiak babesik gabe geratzen dira maiz, hartu beharreko pausoei buruzko informaziorik eta aholkurik gabe, eta dolurako espaziorik gabe.

Testuinguru horretan, Ana Bella fundazioa eta Soledad Cazorla beken fondoa akonpainamendu emozionala eskaintzen diete emakume kaltetuei, irabazi asmorik gabe. Era berean, bizirik atera diren emakumeei lan duina lortzen laguntzen diete eta umezurtzen hezkuntza-garapenean esku hartzen dute.  

Horregatik, EROSKIn, Ana Bella fundazioarekin eta Soledad Cazorla beken fondoarekin bat egin nahi dugu, elkarrekin, ahal bezain beste emakume eta adingaberi lagundu ahal izateko.

Jarduerak

FUNDACION ANA BELLA erakundearen misioa da emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzale bat eraikitzea. Horretarako, isiltasuna hausten eta berriz zoriontsu izaten laguntzen die biktimei eta haien seme-alabei eta gogor lan egiten du bizirik atera diren emakumeekin, aldaketa-eragile gisa duten potentziala askatzeko eta enpresekin eta komunikabideekin batera konponbide eraginkorrak sortzeko.

  • AMIGA PROGRAMA: laguntza-eskaerei berehalako erantzuna emateko ekimen bat da, emakume bakoitzaren inguruabarretara egokituz, biktimei honelako laguntza ematen diena: aurrez aurreko eta telefono bidezko laguntza emozionala, biktima izandako beste emakume baten akonpainamendua baliabide publikoetara iristeko prozesu osoan zehar, erasotzailearengandik urrun dauden etxebizitzetan bizitzeko fidantza eta alokairuen ordainketa harrera-etxeetatik atera ondoren, terapia psikologiko espezializatua, etab.
  • EMAKUMEAREN AHALDUNTZERAKO ANA BELLA ESKOLA: bertan, bizirik atera diren eta gizartetik baztertzeko arriskuan dauden emakumeek Ahalduntze Ibilbide Pertsonalizatu bat egiten dute. Horren bitartez, gaur egungo telelanaren eskaerara egokitzeko prestakuntza profesionala eta digitala ematen zaie. Era berean, laneratzeko bitartekaritza eta coaching pertsonala ere eskaintzen zaie, biktimek helburu pertsonalak eta lanekoak erdietsi ditzaten. Hala, ekimen honen bidez, 8.000 emakume baino gehiago hasi dira lanean 95 enpresa parte-hartzailetan.

 

FONDO DE BECAS SOLEDAD CAZORLAren helburua da genero-indarkeriaren ondorioz umezurtz geratutako haurren garapen pertsonala eta hezkuntza-garapena bultzatzea eta haien ondoan egotea krimenaren ondorengo prozesu osoan zehar, behar duten aholkularitza emanez.

Horretarako, hauek dira Beken Fondoak eskainitako zerbitzuak: 

  • Eskolako eta eskolaz kanpoko gastuak estaltzeko laguntza ekonomikoa, eta laguntza psikologikoa.
  • Doako aholkularitza juridiko espezializatua, kontu judizial eta administratiboetarako.
  • Umezurtzen jarduera, ikasketak eta konklusioak jasotzen ditu eta urteko txosten bat egiten du haien errealitateen berri emateko.
  • Jarduera aktiboa egiten du hauteman diren arazoak ikustarazteko eta haiei buruz sentsibilizatzeko eta difusiorako eta aldarrikapenerako hainbat ekintza antolatzen ditu xede horrekin.
Nork izango du onura?

EROSKIko Zentimo Solidarioak programaren kanpaina honek genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei eta adingabeei lagunduko die, jasotzen duten laguntza eta aholkularitza sendotuz.

Kanpaina honekin bildu nahi dugun diruarekin, 382 emakume eta adingaberi laguntzea aurreikusten da. 

Informazio gehiago eta estekak

FUNDACION ANA BELLA (webgunea)

BECAS SOLEDAD CAZORLA (webgunea)