Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.
ASAFES
“Espacio Joven ERROAK GazteGune”-k gaixotasun mentalak dituzten 16 ta 29 urte bitarteko pertsonak eta haiek zaintzen dituzten senideak artatzen ditu. Programa integral bat eskaintzen die lanketa-arlo hauen bidez: gaixotasun mentala ezagutu eta kudeatzeko eta elkarlaguntzaren bidez barrenak hustea praktikatzeko prestakuntza; espazio erlazionalak eta komunitatean parte hartzekoak, lan-mundura sartu aurreko prestakuntza eta laneratzeko benetako aukera ematen duten praktikak enpresetan.
ARGIA FUNDAZIOA
"Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen gizarte-kluba"-k giro positiboa sustatzen du klubeko kideen artean. Asanblada gisa dago antolatuta eta komunitate osoari irekita dago.
Medikuen diagnostikoetatik harago, laguntasuna sustatzen da balio nagusi gisa. Pertsona bakoitza da berezi eta bakoitzak bere aletxoa jartzen du Gizarte-klubak funtziona dezan. "Jarduera, dinamika eta tailer aberasgarriak egiten ditugu. Guretzat amets bat izango litzateke Klubak eta proiektu honek dakarren guztiak luze iraungo balu, beste 12 urte, gutxienez".
MALLORCA INTEGRA FUNDAZIOA
"Kirola eta osasun mentala" proiektuaren bidez, espazio bat sortu dugu, zeinak jarduera fisiko gidatu eta jarraia osasun mentaleko arazoak dituen pertsonaren asteko errutinan txertatzea ahalbidetzen baituen. Jarduerak subakutuen unitatean dauden pertsonei zuzenduta daude, batez ere, Palmako Ospitale Psikiatrikokoei, dibertitzeko kirola egiten hasi edo berrartu nahi dutenei. Arreta taldean eskaintzen da, ospitaleko kirol instalazioetan, eta jardueretan parte-hartzea eguneko arreta eskaintzen dieten langileek kudeatzen dute (nagusiki, terapeuta okupazionalak eta psikiatriako sailekoek).
ESPAINIAKO OSASUN MENTALEKO KONFEDERAZIOA
“OSASUN MENTALEKO orientazioa”, informaziozko, aholkularitza juridikoko eta dokumentazioko zerbitzu bat da, doakoa eta haren beharra duen pertsona orori zuzendua. Pertsona zerbitzuarekin harremanetan jartzen da eta entzuten, artatzen eta laguntza eskaintzen dion pertsona batek artatzen du. Arta telefono edo posta elektroniko bidez edo aurrez aurre ematen da. Zerbitzua gizarte-langile batek, aholkulari juridiko batek eta dokumentalista batek eskaintzen dute.