Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
15.305-ren helburua €

Elkarrekin lagun dezakegu Siriako neska-mutikoak hobeto elika daitezen.

Sirian, 8 urteko gatazkaren ostean, 5 urtetik beherako 3 milioi haur baino gehiago daude laguntza nutrizionalaren beharrean, eta horietatik ia-ia 20.000k desnutrizio akutu larria dute. Gainera, haurdun edo edoskitzen dauden emakumeen % 20k malnutrizio moderatua du. Euro batekin, desnutrizioari aurka egiteko egun bateko elikadura terapeutikoa eman diezaioke UNICEFek haur bati.

Campaign hero image
Larrialdiak, OsasunaNoiztik: 07/10/19Noiz arte: 06/07/20
Haurrentzako elikadura Sirian
Kanpainaren helburuak

Sirian aurrera daraman nutrizio-programaren bidez, desnutrizio kronikoa prebenitu, amagandiko edoskitze esklusiboa ahalbidetu, desnutrizio akutua tratatu eta mikromantenugaiz hornitu nahi du UNICEFek. Haurrei eta haurdun edo edoskitzen dauden amei funtsezko hornigaiak eta zerbitzuak emateko proiektuak helburu hauek ditu:

  • Siriako gatazka armatuan dauden haurren giza eskubideak bermatzen laguntzea, bereziki, osasunerako eta bizirauteko eskubideak.
  • Siriako ipar-ekialdean eta Alepon 5 urtetik beherako haurren eta haurdun edo edoskitzen dauden amen egoera nutrizionala hobetzea.
Deskribapena

Zortzi urte baino gehiago igaro dira gatazka hasi zenetik, eta Siriako egoera munduko krisi humanitario larrienetakoa ari da bihurtzen. Siriar haurrek muturreko indarkeria-egoerak bizi dituzte, eta horrek zuzeneko eragina du haien biziraupenean, garapenean eta ongizatean.

Biztanle ugarik –gutxi gorabehera, premia egoeran dauden 13 milioi siriar– oraindik laguntza humanitarioa behar dute bizitza salbatzeko eta haien egoera larriki okertu ez dadin. Zenbatespenen arabera, 5,6 milioi haur daude laguntza humanitarioaren beharrean, eta 493.000 setiatuta dauden edo iristeko zailak diren guneetan bizi dira.

UNICEFen txosten batek agerian utzi du haurdun edo edoskitzen dauden emakumeen % 20k baino gehiagok desnutrizio moderatua duela eta gutxi gorabehera haurren % 5ek desnutrizio akutu moderatua duela. Bost urtetik beherako 3 milioitik gora haurrek behar dute laguntza nutrizionala, eta haien artean badira desnutrizio akutu larria duten ia-ia 20.000 haur.

Eremu batzuetan –adibidez, Raqqan, Idlibeko gune batzuetan eta Alepoko landa-eremuetan– desnutrizioaren prebalentzia handia da, haurren artean ohikoa da anemia eta haurrek elikadura egokia izateko aukerak mugatuta daude. Esate baterako, Idliben lau haurretatik batek bere adinerako hazkuntza urriegia du.

Nutrizio-zerbitzuen estaldura ez da oraindik nahikoa; izan ere, baliabideak mugatuak dira eta berehala handitu behar dira, batez ere, bularreko haurrentzat eta 5 urtetik beherakoentzat, baita amaren nutrizioarekin lotutako esku hartzeak egiteko ere.

Jarduerak

Siriako ipar-ekialdean eta Alepon ezarriko da proiektua, eta arreta berezia jarriko zaie haurdun edo edoskitzen dauden emakumeei eta 5 urtetik beherako haurrei. Halaber, arreta berezia jasoko dute indarkeriaren ondorioz lekualdatutako biztanleek eta harrerako biztanleek.

Hori horrela, jarduera nagusi hauek eramango dira aurrera:

  • Desnutrizioa duten haurrak eta haurdun edo edoskitzen dauden emakumeak identifikatzea (desnutrizio akutua eta kronikoa duten 5 urtetik beherako haurrak eta desnutrizio akutua duten emakume haurdunak edo edoskitzen ari direnak): identifikatzeko fasea, diagnostikoa egin eta kasuan-kasuan tratamendu egokiena zein den zehazteko ez ezik, baliagarria izango da elikadura egokia jaso ezean desnutrizio-arriskuan egon daitezkeen haurrei buruzko alertak ere ezartzeko.
  • Mikromantenugaien urritasuna diagnostikatuta duten 5 urtetik beherako haurrak eta haurdun edo edoskitzen dauden emakumeak tratatzea: bitamina eta mineral urritasunek desnutrizio kronikoa eragin dezakete, eta bi urteren ondoren atzeraezina da. Horregatik, kaltetutako haurrak artatzeko mikromantenugaiak banatuko dira.
  • Desnutrizio akutu larria diagnostikatuta duten haurren tratamendua, erabiltzeko prest dauden elikagaien eta beste hornidura batzuen bidez: hornigaiak berehala prest izatea funtsezkoa da haur horiek onik ateratzen direla bermatzeko; izan ere, tratamendu egokirik jasotzen ez badute, hiltzeko probabilitate bederatzi aldiz handiagoa dute egoera nutrizional normala duten haurren aldean.
Nork izango du onura?

EROSKIren kanpaina honen bitartez, Sirian laguntza nutrizionala behar duten 5 urtetik beherako 3 milioi haurren zati bat artatuko da; horien artean, desnutrizio akutu larria duten ia-ia 20.000 haur.

Informazio gehiago eta estekak