Espainiako Ornitologia Elkartea, SEO/BirdLife, naturaren kontserbazioari buruzko GKErik zaharrena da Espainian. 1954az geroztik, misio bakarra izan du: hegaztiak babesteko helburuz, biodibertsitatea kontserbatzea, gizartearen esku hartzearekin. Hainbat proiektutan jarduten du, baina, batez ere, zentimo solidarioen dohaintza-kanpaina honen bitartez, Fenix Proiektua bultzatuko dugu, hau da, 2017an Las Peñuelasen izandako suteek eragindako gune bat lehengoratzera bideratutako gizarte-partaidetzako eta sentsibilizazioko programa bat.
Gainera, dohaintzei esker, naturguneen hainbat garbiketa egingo dira Espainiako hainbat tokitan, hondartzak, ozeanoak, ibaiak eta basoak kutsatzen dituen zaborreriaren aurka borrokatzeko, EROSKIren boluntarioen laguntzarekin.
Animalien Defentsarako Aholkularitza eta Ekintzarako Fundazioa (FAADA) irabazi-asmorik gabeko fundazio independentea da 2004tik. Hasieran, fundazioaren funtsezko jarduera zen animalia basatiak eta konpainiako animaliak babestea, adoptatzea eta erreskatatzea. 2012az geroztik, gainera, animaliekiko errespetua bultzatzen du gizarte, lege eta heziketa esparruan. Horretarako, informazioa eta aholkularitza tekniko eta juridikoa eskaintzen dizkie animaliak babesteko lan egiten duten eragileei, indarreko legeak betetzen direla zaintzen du eta hezkuntzari buruzko ekintzak bultzatzen ditu. FAADAren bidez, zentimo solidarioen dohaintzekin Espainiako zortzi aterpetan hartutako animaliak elikatzen lagunduko dugu.