Uneko osasun-larrialdiari krisi ekonomiko eta soziala gehitu behar diogu, familia askok zailtasunak baitituzte beren oinarrizko premiak asetzeko. Horregatik, Elikagai Bankuak eta Cáritas erakundea etengabe ari dira lanean, atseden barik eta erlojuaren kontra jardunez, gure inguruko pertsona zaurgarrien elikadurarako eskubidea bermatzeko helburuarekin. Azkar mugitu behar izan dira beren jarduera egokitzeko eta gizarte-erakundeen elikagai-eskaera gero eta handiago bati erantzuna emateko.
2019. urtearen hasieran, Elikagai Bankuek 1.050.000 laguni ematen zioten arreta eta 2020. urtearen amaieran, 1.560.000 pertsonak eskatzen duten elikatzeko laguntza. Eta pandemiaren lehen hilabeteetan soilik, % 57 igo ziren Caritasek jasotako laguntza-eskaerak. 500.000 pertsona inguruk jo zuten lehenengo aldiz erakunde horretara.
EROSKIn, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarekin, hari lotutako 54 Elikagai Bankuekin eta Cáritas Diocesanas-eko 49 elkarteekin bat egin nahi dugu, gizarte-bazterketako arriskuan dauden gure inguruko familien oinarrizko elikadura- eta higiene-premiak estaltzen laguntzeko.