EDUCO
Milaka haurren pobrezia-egoera eta gizarte-bazterketako arriskua arintzeko helburuarekin, 2013az geroztik EDUCOk jantokiko beken programa helarazi die autonomia-erkidego guztiei, haur horiei elikadura osasungarria eta orekatua bermatzeko. Bekek, gainera, integrazio-faktore izateaz gain, eskola-errendimendua hobetzen dute eta bekak jasotzen dituzten haur eta nerabeek eskolan jarraitzea bermatzen dute.
Era berean, hezkuntza- eta garapen-ingurune babesleak sustatzeko proiektuak gauzatzen dituzte, kalitatezko eta bidezko hezkuntza bermatu ahal izateko oinarri gisa. Eskola-desertzioa prebenitzen duten, funtsezko ikaskuntzak eraikitzen laguntzen duten eta pertsona bakoitzaren potentziala erabat garatzen duten inguruneak.
FUNDACIÓN MENIÑOS
1996az geroztik, haurren eta haien familien pobreziari eta gizarte-bazterkeriari aurre egiten die, hazkuntzari laguntzeko proiektuen bidez, familien osasun emozionala eta hazteko prestasuna hausten dituen ahultze psikologiko eta soziala konponduz, eta baliabide materialak eskuratzea mugatzen duten gabezia ekonomikoak lehengoratzen lagunduz.
Hasi zenetik 8.870 haur eta nerabe eta 6.643 familia artatu dituzte, baita 122.600 ikasle 1.008 ikastetxetan ere, hezkuntza- eta prebentzio-proiektuetan.
Zentimo Solidarioen dohaintzekin familia horien elikadura- eta higiene-premia oinarrizkoei erantzungo diete.
SAVE THE CHILDREN
Duela 20 urte baino gehiagotik, haur ahulenei laguntzeko programak garatzen dituzte, haurrei eta haien familiei arreta integrala emanez, bizi diren egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketako egoerak ez diezaien eragotzi beren eskubideez erabat gozatzea eta ahalik eta gaitasun gehien lor ditzaten.
SAVE THE CHILDRENek garatzen dituen programen artean, A tu lado programa dago. Programa horren helburua egungo krisiaren ondorioak arintzeko behar den hezkuntza-, gizarte- eta finantza-laguntza ematea da. Zentimo Solidarioen dohaintzak pertsona ahulenek egunerokotasunean ezinbestekoak diren produktuak eta elikagaiak eskura izatea bermatzera bideratuko dira.