Bizkaiko Eskola Arrakasta Bultzatzeko Gurutze Gorriaren Programaren xedea da gizarte-zailtasunak dituzten umeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetzea. Honako hauek dira helburu espezifikoak:
- Gizarte-zailtasuneko egoeran dauden umeen gaitasun akademikoak hobetzea.
- Ume horien osasuna hobetzeko ezagutza teorikoak eta ohiturak bultzatzea.
- Umeen gizarte-garapena erraztea.
- Gizarte-zailtasuneko egoeran dauden umeen familia barneko harremanak hobetzea.
- Ume horiek beharrezko baliabide guztiak eskura izan ditzaten erraztea.
Programaren baitan, 5.000 askari eta bazkari banatzen dira urtero, adingabekoaren premien arabera. Kanpaina honen bitartez, kalteberatasun-egoeran dauden umeen elikadura sustatuko da.
Krisi ekonomikoak adingabeak kargura dituen hainbat familiaren kalteberatasun-egoera okertu du. Horien artean daude, besteak beste, luzaroko langabeak edo bizilekua eta/edo lana izateko baimenik gabeko kideak dituzten familiak, guraso bakarreko familiak edo adingabeak kargura dituzten emakumeak. Oro har, soldata txikiegia izateagatik edo diru-sarrerarik ez izateagatik beharrak estaltzeko zailtasunak dituzten pertsonak. Kasu horietan, lehentasun bat da umeen hezkuntza, elikadura eta higiene egokia bermatzea. Horregatik, EROSKIn gizarte-bazterkeria egoeran dauden umeei eskola-laguntza emateko Gurutze Gorriaren proiektuarekin bat egin nahi dugu. Proiektuaren bitartez, 32 umek eskola-laguntza jasotzen dute eta 5.000 askari banatzen dira urtero haien artean.
Bizkaiko lurraldean garatuko da proiektua, arreta berezia jarriz Durangaldean, Lea-Artibain eta Busturialdean, bertan baitaude kanpainan parte hartuko duten dendak.
Lau jarduera-lerro ditu programak:
- Laguntza. Eskola-laguntza ematea eta osasuna bultzatzeko jarduerak burutzea, garapen pertsonala eta jolas- eta hezkuntza-gaitasunak garatzeko.
- Ondasunak entregatzea. Helburua da gizarte-zailtasuneko egoeran dauden umeek eskola-arrakasta izateko baliabideak eskura izatea, betiere, umeak proiektuan duen jarduera globala kontuan hartuta. Horrenbestez, eskola materiala, higiene-sortak, arropa, etab. entregatzen dira.
- Egonaldia, askariak eta bazkariak entregatzeko, adingabearen beharren arabera
EROSKIren kanpaina honi esker, Bizkaiko lurraldean kalteberatasun-egoeran bizi diren 1.972 familien parte bati laguntza emango zaio, adingabeak kargura dituztenak. Zehazki, kanpainan esku hartzen duten dendetatik gertuko 81 familiaren 32 umeri laguntza emango zaio. Horien artean daude era aktiboan lana bilatzen ari diren luzaroko langabeak dituzten familiak, bizilekua eta/edo lana izateko baimenik gabeko kideak dituzten familiak, guraso bakarreko familiak, adingabeak kargura dituzten emakumeak eta krisi ekonomikoaren ondoriozko zailtasun ekonomikoak dituzten familiak. Oro har, soldata txikiegia izateagatik edo diru-sarrerarik ez izateagatik beharrak estaltzeko zailtasunak dituzten pertsonak.
Bizkaiko Gurutze Gorria – Gazteak (webgunea)
