Eroski
0
Doazóns
0,00 €
Obxectivo de 90.392 €

Adineko pertsonei laguntzeko elkarlanean aritzea.

2021ean 65 urte edo gehiagoko bi milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi ziren, eta horien % 70,9 emakumeak ziren. CÁRITAS BIZKAIA, GRANDES AMIGOS, MÉDICOS DEL MUNDO, MALLORCA SENSE FAM, GURUTZE GORRIA, COCINA ECONÓMICA DE SANTIAGO, eta MATIA erakundeekin elkarlanean, egoera zaurgarrian dauden adineko pertsonei lagundu nahi diegu, haien gizarteratzea eta bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. 

Campaign hero image
Dereitos HumanosDende: 24/08/23Ata: 05/10/23
LAGUNDU PERTSONA NAGUSI ZAURGARRIEI
Obxectivos da campaña

Egoera zaurgarrian dauden adineko pertsonei laguntzea erakunde hauen bidez: CÁRITAS BIZKAIA, GRANDES AMIGOS, MÉDICOS DEL MUNDO, MALLORCA SENSE FAM, GURUTZE GORRIA, COCINA ECONÓMICA DE SANTIAGO, eta MATIA. Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek jarraian deskribatuta dauden jarduerak indartu ahalko dituzte.

Descrición

Azken hamarkadetan bakardadean bizi diren pertsonen kopuruak gora egin du, batez ere adineko pertsonen kasuan. 2020an, 65 urte edo gehiagoko pertsona bakarreko etxeek % 6,1 egin zuten gora. 2021ean 65 urte edo gehiagoko bi milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi ziren, eta horien % 70,9 emakumeak ziren. 

Bakardadeak adineko pertsonen osasunean eragin negatiboa du eta hainbat patologia larriagotu ditzake, hala nola depresioa, dementzia, narriadura kognitiboa, desnutrizioa, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak. Hori dela eta, ez da tristura-egoera soilik, eragin handia du pertsonaren osasun orokorrean, eta beraz, funtsezkoa da seinaleei adi egotea, lehenbailehen jardun ahal izateko. Arazo honi aurre egiteko beharrezkoa da gizarte-inguruneak sustatzea, haietan adineko pertsonak harremanetan jar daitezen, jarduera fisikoa handitu dezaten eta beste pertsona batzuekin eguneroko harremana izan dezaten. Eten digitala murriztea oinarrizkoa izan daiteke pertsona horien gizarteratzea lortzeko eta bakardadea murrizteko.

Haien bizi kalitatea baldintzatzen duen beste alderdi garrantzitsu bat hau da: pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua. Pandemiaren testuinguruan, Gurutze Gorriaren arreta jaso zuten adineko pertsonen % 66,2 egoera horretan daude, % 5,7k zailtasunak ditu etxebizitza ordaintzeko, % 4,3k ezin ditu proteinadun elikagaiak astean hirutan jan, eta % 14,6k energia-pobretasuna jasaten du.

Horregatik, EROSKIn elkarlanean jardun nahi dugu CÁRITAS BIZKAIA, GRANDES AMIGOS, MÉDICOS DEL MUNDO, MALLORCA SENSE FAM, GURUTZE GORRIA, COCINA ECONÓMICA DE SANTIAGO, eta MATIA erakundeekin; egoera zaurgarrian dauden adineko pertsonei lagundu diezaieten, haien gizarteratzea sustatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. 

Actividades

CÁRITAS BIZKAIA erakundearen lana boluntariotzan dago oinarrituta eta helburu hau du: gehien behar duten pertsonekin lan egitea Bizkaian gizarte-bazterketa desagertarazten laguntzeko. BIZI BETE proiektuak, zeinak hamar urte dituen, adineko pertsonei elkartzeko gune bat eskaintzen die, harreman garrantzitsu eta bereziak sortu ahal izateko. Beste proiektu batzuetan gutxi parte hartzen duten adineko pertsonentzat pentsatutako ekimena da, eta haien isolamendua ekidin eta bizi-kalitate hobetzea dira helburuak.

GRANDES AMIGOS boluntariotzan oinarritutako GKE bat da, estatukoa eta 2003an sortua. Haren zeregina da adineko pertsonen bakardadea ekiditea eta tratatzea. "Mayores en compañía" programaren bidez isolamendu egoeran edo arriskuan dauden adineko pertsonei laguntza afektiboa eskaintzen zaie, bai eta haiekin egon eta ongi pasatzeko tarte bat ere, hartara bakardadeak osasunean dituen eraginak saihesteko. Laguntza hori erakundeko boluntarioek ematen dute, egoitzetan edo etxebizitzetan.

MÉDICOS DEL MUNDO erakunde independente bat da eta pertsona guztien osasunerako eskubidea gauzatzeko lan egiten du, batez ere pertsona zaurgarrienekin. Zentimo Solidarioak programak haien proiektuari lagunduko dio, zeinak helburu duen bakardade-egoeran dauden adineko pertsonen pobrezia eta bazterketaren ondorioak arintzea. Proiektu hau honela egingo da: gerturatze eta etxeko laguntzaren bidez, eta osasun-prozesuen jarraipena eta gizarte baldintzen hobekuntzen jarraipena eginez. Gainera, ekintza horiek gizarte-zerbitzuekin, osasun-zentroekin eta beste erakunde eta baliabide komunitario batzuekin koordinatzen dira. 

MALLORCA SENSE FAM irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 2009an sortu zen Mallorcan 2008ko krisi ekonomikoari aurre egiteko, eta haren helburua da egoera zaurgarrian dauden eremuko familiei laguntzea, haien oinarrizko elikadura- eta higiene-premiei erantzunez. "Ayuda solidaria en alimentos a domicilio" proiektuak adineko pertsoeni laguntzen die; horretarako, onuradunei elikagaiak eta higiene eta garbiketarako produktuak emanez.

GURUTZE GORRIA erakunde humanitarioa da, borondatezkoa, gizartean oso errotua, eta erantzun integralak ematen dizkie pertsona zaurgarriei, giza garapenaren eta komunitatearen ikuspuntutik, bakoitzaren testuinguru sozialean gaitasunak indartuz. “Buen trato” proiektua egoera zaurgarrian dauden adineko pertsonen hiru profili zuzenduta dago, batez ere abusuak jasan dituztenei. Helburu hauek ditu: babesa hobetzea, adineko pertsonek jasandako tratu txarrei aurre egiteko ahalmena hobetzea, egoera hauek ekiditea eta bizi-kalitatea berreskuratzen laguntzea. 

COCINA ECONÓMICA DE SANTIAGO  erakundearen helburu nagusia da gehien behar duten pertsonei janaria ematea. Egunean hiru otordu eskaintzen dira astelehenetik igandera, jai egunak barne. Gainera, zerbitzu hauen osagarri gisa eguneko zentro bat dago; eguna igarotzeko espazio bat, laneratzea errazteko jarduerekin, non trebetasun sozialak, osasuna eta lan bilaketa lantzen diren. Zentimo Solidarioen laguntza erabiliko da zerbitzu hauetara jotzen duten adineko pertsonei laguntzeko. 

MATIA irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da eta 1881ean sortu zen Gipuzkoan. Haren helburua da pertsonei zahartze-prozesuan laguntzea, haien ongizatea hobetzeko; horretarako, ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortuz, haien autonomia eta duintasuna sustatzeko. #100fluencers proiektuak adineko pertsonak berriro konektatu nahi ditu inoiz baino digitalagoa den mundu batekin; horretarako, ikerketa, sentsibilizazioa eta adineko pertsonen trebakuntza digitala baliatuz. 

Quen se beneficiará?

EROSKIren Zentimo Solidarioak programaren kanpaina honetan erakunde hauei emango zaie laguntza: CÁRITAS BIZKAIA, COCINA ECONÓMICA DE SANTIAGO, GURUTZE GORRIA, GRANDES AMIGOS, MALLORCA SENSE FAM, MATIA eta MÉDICOS DEL MUNDO. 

Kanpaina honen bidez lortzea espero den laguntzarekin hainbat probintziatako 5.838 adineko pertsonari laguntzea espero da. 

Máis información e ligazóns

CÁRITAS BIZKAIA (webgunea)

COCINA ECONÓMICA DE SANTIAGO (webgunea)

GURUTZE GORRIA (webgunea

GRANDES AMIGOS (webgunea)

MALLORCA SENSE FAM (webgunea)

MATIA (webgunea)

MÉDICOS DEL MUNDO (webgunea)