Elkarlanean aritzea lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten gazteei aukerak eskaintzeko, haien trebetasunak gara ditzaten eta Adikzioen Ikerketa, Prebentzio eta Tratamendurako Nafarroako Elkartearen (ANTOX), Integra Fundazioaren, Gosearen Aurkako Ekintza Fundazioaren, Igaxesen eta Gurutze Gorriaren bidez gizarteari aktiboki ekarpenak egin diezazkioten
Proiektu hau zuzenduta dago askotariko arrazoiak direla eta (formakuntza-maila baxua, lan-esperientzia gutxi edo inolakoa, formakuntza-baliabideetarako sarbide zaila duten ingurune apaletan bizitzea) lan-merkatutik urrun dauden gazteei. Faktore horiek guztiek eragiten dute gazteen enplegagarritasunean eta lana bilatzeko dituzten aukerak mugatzen dituzte.
HHEren arabera, 30 urtetik beherako 843.400 gazte zeuden langabezian 2022ko lehen hiruhilekoan. Gazteen langabezia-tasak lan-adinean dagoen biztanleria orokorraren langabezia-tasaren bikoitza baino gehixeago izaten jarraitzen du.
Gainera, emakumeen langabezia-tasa gizonezkoena baino 3 puntu altuagoa da Espainian. INEren 2023ko bigarren lauhilekoko datuen arabera, 25 urtetik beherako emakumeen langabezia-tasa %25,63koa da eta estatu mailako batez bestekoa, berriz, %11,5 baino altuxeagoa. AROPE metodologia erabilita Adecco Fundazioak 2021an argitaratutako txostenaren arabera, Espainiako emakumeen %27 dago bazterkeria- edo pobrezia-arriskuan dago; ehuneko hori biztanleria orokorrarena (%26,1) eta gizonena (%25,1) baino altuagoa da.
Bestalde, ezinbestekoa da adikzioak jasaten dituzten gazteak lan-munduan sartzea; izan ere, modu eraginkorrean gizarteratzeko aukera emateaz gain, haien autoestimua areagotzen eta bizi-helburu bat aurkitzen laguntzen die.
Azkenik, haur zaurgarriek ere lan-etorkizun egonkor eta duin bat izateko aukera eduki behar dute, haur guztiek baitaukate horretarako eskubidea. Horregatik, funtsezkoa da eskola uzte goiztiarraren kasuak detektatzea.
Kanpaina honetan Adikzioen Ikerketa, Prebentzio eta Tratamendurako Nafarroako Elkartearekin, Integra Fundazioarekin, Gosearen Aurkako Ekintza Fundazioarekin, Igaxesekin eta Gurutze Gorriarekin arituko da elkarlaneangazteen lan-mundurako sarbidea sustatzeko.
Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.
Adikzioen Ikerketa, Prebentzio eta Tratamendurako Nafarroako Elkartea (ANTOX)
ANTOX Elkartearen helburua da adikzio-nahasmenduak dituztenei eta haien senideei zerbitzuak eskaintzea diziplinarteko arreta bidez, horri esker haien bizi-kalitatea hobetzeko eta abstemioa izaten eta gizartean, lan-munduan eta familian integratzen laguntzeko. Proiektu hau tratamenduaren azken fasean daudenei orientazioa eta formakuntza eskaintzera bideratuta dago, hori eginez haien enplegagarritasuna hobetzeko eta gizarteratzea lortzeko.
Integra Fundazioa
"Zurekin: emakume gazte eta zaurgarriak lan-munduan sartzea" proiektuak giza-bazterkeria larrian dauden 18 eta 35 urte arteko emakumeak ditu jomuga. Emakumeon baldintzak direla eta, kolektibo honek arreta pertsonalizatua behar du (batzuek ez dute aurretiko formakuntza edo lan-esperientziarik eta beste batzuk, ordea, lan-mundutik urrun egon dira denbora luzez). Dauden egoera atzean utzi nahi dute eta bizitza duin eta egonkor bat eraiki. Fundazioak lagundu egiten ditu integrazio-ibilbide pertsonalizatuen bidez. Lan egiteko prestatzen dituzte eta enpresekin bitarteko gisa aritzen dira hautaketa-prozesuetan parte har dezaten, horri esker, bazterkeria-egoeratik atera eta haien senideekin bizitza berri bat eraiki ahal izateko.
Gosearen Aurkako Ekintza Fundazioa
Egoera ezegonkorrean edo langabezian dauden eta lan-merkatuan profesionalki garatzeko aukerarik aurkitzen ez duten gazteei zuzendutako formakuntza- eta aholkularitza-programa bat da "Gazteen ekintzailetza sozialaren ibilbidea - Vives Emprende". Lehiaketak, jarduera kolaboratiboak, formakuntza digitalak eta trebetasunen inguruko formakuntzak antolatzen ditugu, gazteak gizartean eta ingurunean eragin positiboa duten negozioak sortzeko gai izan daitezen eta lan-merkatuari motibazio handiagoz aurre egin diezaioten.
Igaxes
Galiziako haur eta gazteen %25 dago pobrezia-arriskuan. IGAXESek laguntza eskaintzen die haiei eta haien senideei, segurtasunez eta lagunduta haz daitezen eta ikas dezaten. Elkartearen helburua da material, afektibotasun, babes edo segurtasun faltak haur eta gazte horien heziketa eta etorkizuna arriskuan jartzea ekiditea. Horretarako, eskolekin elkarlanean aritzen da "Escola de vida" ekimenaren bitartez, gizarte-bazterkeria edo bazterkeria-arriskua ekiditeko eta eskola-arrakasta areagotuz haur eta gazte horien etorkizuneko lan-baldintzak hobetzeko.
Gurutze Gorria
Enplegu Gaztea - "Somos go" proiektuak lan-munduan sartzeko prozesuak sustatzen ditu gazte bakoitzari egokitutako orientazio-eta formakuntza-ekimenen bidez. Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaroetarako, lanbide heziketa egiteko, eta arrakala digitala murrizteko teknologia-ekipamenduak (ordenagailuak edo tabletak) maileguan hartzeko ikasketa-bekak eskaintzen ditu.
EROSKIren Zentimo Solidarioak programaren kanpaina hau Adikzioen Ikerketa, Prebentzio eta Tratamendurako Nafarroako Elkartearekin (ANTOX), Integra Fundazioarekin, Gosearen Aurkako Ekintza Fundazioarekin, Igaxesekin eta Gurutze Gorriarekin arituko da elkarlanean.
Kanpainaren bidez jasotzea espero den laguntzarekin, uste da 12.187 gazteri lan-munduan sartzen lagundu ahalko zaiela
Adikzioen Ikerketa, Prebentzio eta Tratamendurako Nafarroako Elkartea (ANTOX) (erakundearen webgunea)
Integra Fundazioa (erakundearen webgunea)
Gosearen Aurkako Ekintza Fundazioa (erakundearen webgunea)
Igaxes (erakundearen webgunea)
Gurutze Gorria (erakundearen webgunea)
