FESBAL estatu mailako 54 Elikagaien Bankuk osatzen dute, zeinek 7.497 ongintzako erakunderi ematen dizkieten elikagaiak. Haien helburua da gosearen, pobreziaren eta elikagaien alferrik galtzearen aurka borroka egitea, horiek aprobetxatuz, eta gehien behar duten pertsonei doan eta boluntarioen bidez emanez. Elikagaien Bankuek emandako elikagaiak gorde eta sailkatzen dituzte, eta egoera zaurgarrian dauden pertsona eta familiak artatzen dituzte, antolamendu osoa elikagaien banaketara bideratuz. Batez ere pobrezia-egoeran dauden familiak artatzen dituzte, baina baita gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden beste kolektibo batzuk ere.
CÁRITAS erakundeak egoera zaurgarrian dauden pertsona eta familiei laguntzen die, Elizbarrutietako Cáritasetan elkartutako Parrokia-Cáritasen bidez, hiriguneetan eta landa-eremuetan. Egun pertsona eta familia askok bizi duten egoera lazgarriaren aurrean, oinarrizko beharrak bete gabe izatearen ondorioz, CÁRITASetik lanean dihardute, elikadura eta higiene produktuak eskuratzea errazteko, produktu horiek lortzea ahalbidetzen duten erosketa-txartelen erabilera sustatuz. Gainera, CÁRITASek egoera bakoitza aztertzen du, eta, horren arabera, osagarriak diren baliabide eta zerbitzuak lortzeko plana proposatzen du.
ECOS DO SUR erakundearen misioa honako hau da: kolektibo zaurgarrien edo bazterkeria jasateko arriskuan daudenen integrazioa eta parte hartzea sustatzea, bai eta garapen aukera txikienak dituzten herrialdeetako bizi baldintzak hobetzea ere, baliabideak eskuratzea erraztuz, aukera-berdintasunari men eginez. Zentimo Solidarioei esker, Galiziako familia zaurgarrienek oinarrizko baliabideak eta elikagai osasuntsuak eskuratzea bermatzen da, eta menu merke eta osasuntsuak egiteko laguntza emango zaie, tailerren bidez.
PARIS 365 irabazi-asmorik gabeko herritarren erakunde bat da, eta boluntariotza du oinarri. Haurtzaroan gizarte-bazterketa egoerak prebenitzeko egiten dute lan, bai eta gizarte-egoera zaurgarrian dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ere. Paris 365 Jantoki eta Janaritegi Solidarioak Iruñako eta Iruñerriako pertsona eta familien oinarrizko elikadura-beharrak asetzen ditu, bai eta gizarte eta harremanen arlokoak ere, duela 13 urtetik. Helburua, gizarte inklusiboago bat sortzea da, baliabide hauen bidez: komunitate-lana, ekonomia sozial eta solidarioa, erabiltzaileen parte-hartzea, giza eskubideen sustapena eta gizaki guztientzako justizia soziala lortzea.