Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
98.141-ren helburua €

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzea.

Espainian desgaitasunen bat duten lau milioi pertsona baino gehiago daude. Zure laguntzarekin, Zentimo Solidarioak programaren bidez, ANFAS NAVARRA, APDEMA, ASOCIACIÓN DIA, ASOCIACIÓN AMICOS, ASPANSOR, FEKOOR, FUNDACIÓN ENKI, FUNDACIÓN ATENA, FUNDACIÓN MALLORCA INTEGRA, GAUTENA eta REHACER BALEARES elkarteek desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzen jarraitu ahal izango dute.

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 30/03/23Noiz arte: 27/04/23
LAGUNDU DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI
Kanpainaren helburuak

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzea, ANFAS NAVARRA, APDEMA, ASOCIACIÓN DIA, ASOCIACIÓN AMICOS, ASPANSOR, FEKOOR, FUNDACIÓN ENKI, FUNDACIÓN ATENA, FUNDACIÓN MALLORCA INTEGRA, GAUTENA eta REHACER BALEARES elkarteekin elkarlanean.

Deskribapena

Espainian desgaitasunen bat duten lau milioi pertsona baino gehiago daude, eta zenbaki horrek gora egiten du 45 urtetik gora, adina faktore determinatzaile bat baita. 2019ko abenduaren 31n, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortu zitzaien 3.274.058 pertsona zeuden,  desgaitasun-maila baloratutako pertsonen Estatutako datu-basearen arabera. Pertsona horien % 43 35-64 urte zituzten.

 

Espainiako populazioaren % 1ek adimen- edo garapen-desgaitasunen bat du. 2015en amaieran, guztira, 268.633 pertsonek adimen-desgaitasun aitortu bat zuten; Espainian aitortutako desgaitasuna duten pertsonen guztizkoaren % 9. 

Garuneko erasana, bestalde, 420.000 pertsonari baino gehiagori eragiten dieten gaixotasun bat da. Kausa nagusia istripu zerebrobaskularrak izan ohi dira, eta % 78 iktusek eragindakoa izan ohi da. Gainera, iktus bat gainditzen duten pertsonen % 44k garuneko lesioak eragindako desgaitasun larriren bat dute.

Bestetik, Espainiako 100 pertsonatik 1ek Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) du. AEN jatorri neurobiologikoa duen gaixotasun bat da, eta pentsatzeko eta portatzeko, komunikatzeko eta beste pertsonekin elkarreragiteko moduari eragiten dio. AENren sintomak agertzeko modua eta sintoma horien larritasuna askotarikoa da, eta horregatik esaten da espektro bat dela. 

Entzumen-desgaitasuna oztopo handia izan daiteke umeentzat, hezkuntza jasotzeko eta gizarteratzeko unean, hizkuntza ikasteko funtsezko zentzumena delako eta, beraz, eskolako errendimendu on bat eduki eta gainerako umeekin integratzeko. Horregatik, diagnostiko goiztiarra eta esku-hartze egokiak onura ikaragarria dira haur horientzat. 

Istripuei dagokienez, 2022an 1.145 pertsona hil ziren trafiko-ezbeharretan, eta 4.008 pertsona larri zauritu ziren. Lan-istripuetan, berriz, 2022ko urtarriletik urrira baja hartu beharreko 462.388 istripu gertatu ziren, horietatik 3.209 larriak izan ziren eta 566etan norbait hil zen. Istripu askok desgaitasunen bat sortzen dute. 

Kanpaina honetan ANFAS NAVARRA, APDEMA, ASOCIACIÓN DIA, ASOCIACIÓN AMICOS, ASPANSOR, FEKOOR, FUNDACIÓN ENKI, FUNDACIÓN ATENA, FUNDACIÓN MALLORCA INTEGRA, GAUTENA eta REHACER BALEARES elkarteekin lankidetzan arituko gara, pertsona horiek tratatzeko, gizarteratzeko eta ikusarazteko.

Jarduerak

ANFAS adimen-desgaitasuna edo garapen-nahasmendua duten pertsonen eta haien familiei laguntzeko Nafarroako elkartea. Nafarroako elkarte-mugimenduaren helburua pertsona horien bizitza-kalitatea hobetzea da, baita gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere.  60 urte baino gehiago daramatza, 1961etik, Nafarroa guztiko adimen-desgaitasuna edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonei eta haien familiei arreta ematen. Zentimo Solidarioen bidez, babes ekonomikoa emango zaie, haurren arreta goiztiarretik hasi eta adineko egin artekoentzako 30 programa baino gehiago mantentzeko. Bere helburua pertsona horiek euren bizitzako etapa guztietan gizarteratzeko beharrezko babesa eta zerbitzuak bermatzea da. 

APDEMA 1500 familiek baino gehiagok osatutako Arabako elkarte bat da, eta bere helburua adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familiaren bizi-kalitatea hobetzea da. Zentimo Solidarioen bidez laguntza jasoko duen proiektuari esker, Innowalk txertatuko da muskuluetan hainbat erasan dituzten 1 eta 6 urte arteko neska-mutilen fisioterapia-saioetan; Adibidez, PCI, AME, espina bifidoa, hipotonia orokorra, gaixotasun neuromuskularrak edo zantzu neuromotorrak garatzen dituzten asaldura orokorra. Innowalk ohiko tratamenduen tratamendu osagarri bat da, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, partaideen gaitasun funtzionalak indartu eta hedatzeko. 

ASOCIACIÓN DIA DE VÍCTIMAS DE ACCIDENTES elkartearen misioa arreta integrala ematea da mota guztietako istripuen biktimei, beren eskubideak defendatzea eta gizarte-programak antolatzea enpresekin eta erakunde publikoekin lankidetzan. Lan-inklusioaren Proiektuari esker, aniztasuna funtzionalen bat eragin dieten istripu-biktimei lan-munduan eta gizartean benetan sartzeko beharrezko tresnak eskaintzea da, euren eta haien ingurunekoen bizi-kalitatea hobetuta. Proiektuaren helburua kolektibo honen beharrei banan-banan erantzutea da, egoera psikosozialaren hobekuntza nahi den modukoa dela bermatuz.

ASOCIACIÓN AMICOS irabazi-asmorik gabeko Galiziako elkarte bat da, eta adimen-desgaitasuna, autismoa, garuneko paralisia eta kaltean dituen pertsonei eta haien familiei ematen die arreta. Elkartearen helburua pertsona horiek beren bizitza-proiektua garatu ahal izatea da gizarteratzea eta gizartean parte hartzea bultzatuta, eta komunitate bat eraikitzea ere bultzatzen du, ingurumen-kontzientzia duena eta kultura-ondarea errespetatzen duena. Zentimo Solidarioen laguntza jasoko duen Amicos proiektuak ingurumena zaintzen lagunduko duten elkarteko kide diren mila pertsonei baino gehiagori baliabideak eskainiko dizkie, itsasoak, ibaiak eta inguruko mendiak zaintzeko.

ASPANSOR Zaragozako Haur Gorren Gurasoen Elkartea da, eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubide eta interes orokorrak defendatzen ditu. Zentimo Solidarioen laguntzarekin entzumen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia bultzatzeko proiektua babestuko da. Programaren helburua komunikazio-gaitasunak garatzea da, ahozko hizkuntza eskuratzea ahalik eta gehien lagunduz eta entzumen-desgaitasunak ezagutza kognitiboan, linguistikoan, psikologikoan eta sozialean dituen ondorioak arinduta.

FEKOOR desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen Bizkaiko 18 elkarte nagusien baturak eratutako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. Bere helburua erakundeen lana koordinatzea da, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonak gizarteko arlo guztietan gizartera daitezen lortzeko. Zentimo Solidarioen laguntzarekin errebindikazio-ekintza bat antolatuko da abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean, kolektibo honen aukera-berdintasunaren eta ez-diskriminazioaren inguruan erakunde publiko eta pribatuak eta, oro har, gizartea sentsibilizatzeko, komunitateko parte-hartze osoa lortzeko eskubidea bermatzen duen gizarte inklusiboago bat lortzeko.

FUNDACIÓN ATENA fundazioaren misioa artearen bidez adimen-desgaitasuna duten pertsonen garapen integrala bultzatu eta indartzea da, bizi-kalitatea hobetuz eta euren bizitza-proiektuan lagunduz. Iruñean 2001ean sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da. "Osasun integrala" proiektuarekin heziketa integral bat eskaintzen da, adimen-desgaitasuna duten pertsonek beren osasuna, ongizatea, autonomia eta gizarte-gaitasunak hobetzeko ohiturak garatzeko, estrategiak eskuratzeko eta tresnak hobetzeko, eta horrela, pertsona hauen gizarteratzea errazteko.

FUNDACIÓN ABRENTE ENKI irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta kirolaren eta aisialdiaren bidez, gizarteratzeak gizarte zoriontsuago bat lortzen dela erakusteko egiten du lan. Aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzea bultzatzen dute, kultura fisiko eta kirol ez-lehiakorraren bidez, eta arreta berezia jartzen duten adingabeengan. Tropa, Marines ENKI proiektua 2020an sortu zen, desgaitasuna duten kideak dituzten familiek A Coruñako kirol-ekintzetan parte hartu ahal izateko, pertsona horien running orgei bultzatuta. Zentimo Solidarioen laguntzarekin hazten ari den proiektu hau babestuko du, running orga gehiago behar baitituzte aniztasun funtzionala duten kideak dituzten familia eta pertsona berriek kirola egin ahal izateko, komunitateko kide izateko aukera izan eta kirolaz eta aire libreko aisialdiaz gozatu ahal izateko. 

FUNDACIÓN MALLORCA INTEGRA fundazioak pertsona zaurgarriak gizartean, pertsonalki eta lanean integratzen laguntzen du kirolaren eta kalitatezko denbora librearen bidez, pertsonen interesetara egokitutako heziketa-esperientziak eskainiz eta helduarorako trantsizioan lagunduz.  "Integra deporte" proiektuak kalitatezko aisialdi eta kirola eskaintzen ditu aniztasun funtzional intelektuala duten pertsonen beharretara eta gaitasunetara moldatuta. Proiektu honetan hainbat kirol-jarduera gauzatuko dira asteroko entrenamenduekin eta askotariko txapelketak eta kirol-jardunaldiak antolatuta. Horrela, parte hartzen duten pertsonek beste pertsona batzuk ezagutu ahal izango dituzte, denbora libreaz gozatu ahal izango dute eta aktibo mantenduko dira. 

GAUTENA Autismo-nahasmendua duten pertsonen familiako kideek osatutako Gipuzkoako elkarte bat da, eta bere helburua gizarteratzea bultzatzea da autismo-espektroko nahasmendua duten pertsonentzat inklusiboagoa den gizarte bat sortzen laguntzeko babesa eta aukera egokiak lortzea du helburu. Gizartean programaren bidez, gizarte-elkarrekintzan zailtasunak dituzten AEN duten pertsonen gaitasunak trebatuko dira. Bere helburua gizarte-elkarrekintzako gaitasunak hobetzea da pertsonen arteko balizko zailtasunak desagertu eta/edo gutxitzeko eta moldatu ez izanaren arazoak prebenitzeko. 

REHACER BALEARES Balearretako garun Istripua izan duten pertsonen errehabilitaziorako elkartea da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hau 1994an sortu zuten hartutako kalte zerebrala duten pertsonek eta bere familiek, pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, ahalik eta autonomia handiena lortzeko maila fisiko, kognitibo, psikiko eta sozialean. Rehacer-ek fisioterapia, psikologia, terapia okupazionala, errehabilitazioa eta gizarte-laneko tratamenduak egiteko instalazioak ditu. Zentimo Solidarioekin bildutako dirua zentroko ekipamenduan inbertituko da, erabiltzaileei arreta hobea eskaini ahal izateko.

Nork izango du onura?

EROSKIren Zentimo Solidarioen programa honekin ANFAS NAVARRA, APDEMA, ASOCIACIÓN DIA, ASOCIACIÓN AMICOS, ASPANSOR, FEKOOR, FUNDACIÓN ENKI, FUNDACIÓN ATENA, FUNDACIÓN MALLORCA INTEGRA, GAUTENA eta REHACER BALEARES elkarteei lagunduko diozu.

Kanpaina honen bidez lortzea espero den laguntzarekin hainbat probintziatako desgaitasuna duten 5013 pertsonei laguntzea espero da. 

Informazio gehiago eta estekak

ANFAS NAVARRA (webgunea)

APDEMA (webgunea)

ASOCIACIÓN DIA (webgunea)

ASOCIACIÓN AMICOS (webgunea)

ASPANSOR (webgunea)

FEKOOR (webgunea)

FUNDACIÓN ATENA (webgunea)

FUNDACIÓN ENKI (webgunea)

MALLORCA INTEGRA FUNDAZIOA(webgunea)

GAUTENA (webgunea)

REHACER BALEARES (webgunea)