Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa, alegia, Espainiako 54 Elikagai Bankuen jarduera koordinatzen duen 1996an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea. 2019. urtean, 144,5 milioi kilotik gora banatu ziren 1,1 milioi pertsona txiro eta zaurgarriren artean. Zeregin horretan, ongintzazko 7.200 erakundek eta 3.211 boluntario iraunkorrek hartu zuten parte.
2020an, pandemia dela eta, Espainian zehar 8.053 entitate onuradunekin elkarlanean ari dira, gutxi gorabehera 1,8 milioi pertsona izatera iritsiz.
EROSKIko Zentimo Solidarioak programaren menpeko kanpaina honek elikatzeko laguntza eskainiko die gizarte-bazterkerian geratzeko arriskuan edo pobrezia-egoeran bizi diren eta dendak ditugun probintzia bakoitzeko Elikagai Bankuen laguntza jasotzen duten hainbat familia eta gizatalderi.
Kanpaina honetatik espero den laguntzarekin, kalkulatzen da 377.000 kilo janari lortuko direla 6.000 pertsona elikatzeko bi hilabetez.