Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
91.021-ren helburua €

Lagundu guztiontzako etorkizun jasangarriagoa sortzen.

Kolaboratu gure planeta eta bertan bizi diren bizitza guztiak zaintzen laguntzeko.

Campaign hero image
IngurumenaNoiztik: 30/05/24Noiz arte: 01/07/24
Ingurumenaren eta animalien babesa
Kanpainaren helburuak

Ingurumena eta animaliak babesteko lankidetzan aritzea, honako hauen bidez: Enraíza Derechos, Aranzadi Zientzia Elkartea, Menorca Zaintzeko Fundazioa (Menorca Preseration), Animaliak Defendatzeko Aholkularitza eta Ekintzarako Fundazioa (FAADA) eta United Way España Fundazioa.

Deskribapena

Gero eta beharrezkoagoa da ingurumena zaintzeak eta naturarekin harmonian bizitzeko aukera emango diguten praktika jasangarriak egiteak duen garrantziaz jabetzea.

Egunero 800 etxe-animalia baino gehiago abandonatzen dira Espainian.  Egoera larria da, izan ere, abegi-zentro eta babesleku guztiak beren ahalmenen oso gainetik lan egitera derrigortuta daude.

Klima-krisiaren egungo testuinguruan, garrantzitsua da elikadurak kliman duen eragina ulertzea. Elikadura jasangarriak elikagaien ekoizpenak ingurumenean izan dezakeen eragin negatiboa murriztea du helburu.  Lehenetsi beharreko neurri bat tokian tokiko ekoizpeneko elikagaien kontsumoa da, haien ekoizpenak eta garraioak, oro har, karbono-aztarna txikiagoa baitakarte.

Bestalde, gizarte garatuetako elikagai-hondarrak ondorio etiko, ekonomiko, ekologiko eta sozial handiak ditu, eta munduko gosearen arazoa, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta klima-aldaketa larriagotzen ditu. Urtean 1.300 milioi tona elikagai inguru alferrik galtzen ditugu, hau da, elikagaien ekoizpen osoaren heren bat inguru.

Gainera, munduan kontsumitzen ditugun laboreen % 75ak polinizazioa behar du. Landare basatien % 80 intsektuen polinizazioaren mende dago.  Intsektuen eginkizuna funtsezkoa da planetaren bizitzan.  Ekosistemen orekari eta gure ongizateari laguntzen diote, habitaten degradazioari, kutsadurari, klima-aldaketari, nekazaritza intentsiboaren ondorioei... aurre egiten baitiete. Hala ere, ia ez gara konturatzen inoiz baino azkarrago desagertzen ari direla.

Kanpaina honetan Enraíza Derechos, Aranzadi Zientzia Elkartea, Menorca Babesteko Fundazioa (Menorca Presation), Animaliak Defendatzeko Aholkularitza eta Ekintzarako Fundazioa (Faada) eta United Way España Fundazioa arituko dira elkarlanean, ingurumena eta animaliak babesteko.

Jarduerak

Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.

ENRAÍZA DERECHOS

“Gure mundua eraldatzeko elikagai-hondarrak murriztea” proiektuaren bidez, Euskadiko herritarrak sentsibilizatu nahi dira elikagai-hondakinen arazoari buruz. Hondakinen murrizketan herritarren parte hartze aktiboa sustatu nahi da, hainbat kanal, eduki eta formatu sortzaileren bidez.

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

"Polinizatzaileak greban" herritarrak intsektu polinizatzaileei buruz sentsibilizatzeko ekintza bat da. Argazkien eta irudien bidez, herritarrak beren ingurunea berrikustera eta gure bizilagun ñimiñoak ekintzan ikustera gonbidatuko dira. Proiektuak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola sare sozialetako erronkak (#polenbila) eta polinizatzaileei buruzko argazki-lehiaketa. Azken hori kultura-ekitaldi batean amaituko da, eta hitzaldiak, argazki-erakusketak, parke publiko batean ibilaldia eta ilustrazio-tailerra izango ditu. Hori guztia polinizatzaileei buruz ikasitakoa probatzeko.

 

MENORCA BABESTEKO FUNDAZIOA (MENORCA PRESERVATION)

“Babestu maite duzuna” proiektuarekin, Menorcako Biosferaren Erreserbako ingurune naturala kontserbatzeko eta leheneratzeko helburua du. 4 oinarri ditu: Lurra, itsasoa, energia eta Menorca plastikorik gabe. Izan ere, ikuspegi holistiko batekin bakarrik bultzatuko dugu guk nahi dugun aldaketa.

 

ANIMALIAK DEFENDATZEKO AHOLKULARITZA ETA EKINTZARAKO FUNDAZIOA (FAADA)

“Lagundu animaliei erosketa-otarrearekin” izeneko proiektuak Espainia osoko abegi-zentro eta babeslekuei lagundu nahi die, bertan bizi diren animalien beharrei erantzuteko behar duten janariaren eta albaitarien arretaren zati bat finantzatuz. Zentro horien eginkizuna beren instalazioetan bizi diren animalia guztiak elikatzea eta zaintzea da, bizitza duina eskainiz eta adopzioaren zain zainduz.

 

UNITED WAY ESPAÑA FUNDAZIOA

“Elikadura klimatikoa” programa elikadurak klima-aldaketan duen garrantzian eta eraginean oinarritutako hezkuntza-proiektua da. Estatu osoko bigarren hezkuntzako ikasleentzako prestakuntza-proiektu bat egingo da, irakasleentzako eskuliburu bat diseinatuz, hainbat kontzeptu landu ahal ditzaten: elikadura, klima-aldaketa, elikagai kilometrikoak, larrialdi klimatikoa, elikadura ekologikoa, agroekologia, karbono-aztarna, aztarna hidrikoa eta beste asko.

Nork izango du onura?

Kanpainaren bidez lortu nahi den laguntzarekin, zuzeneko 4.192 onuradun izango direla kalkulatzen da, 3.259 pertsona eta 933 animaliaren artean banatuta.

Informazio gehiago eta estekak