Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.
Ana Bella Fundazioa
Ana Bella fundazioa Bizirik atera diren Emakumeen Sare bat da; bertan, haiek bizi izan zuten sufrimendua esperientzia eta enpatia bihurtu dute, biktima ikusezinak hautemateko, eta abusuzko harremana utz dezaten laguntzeko. "Programa Amiga" programaren bidez, aholkularitza espezializatua, aurrez aurreko laguntza, baliabide publikoak eskuratzeko laguntza eta laguntza emozionala ematen dute prozesu osoan zehar, bai eta laguntza ekonomikoak, lanekoak eta terapeutikoak ere, "isiltasuna hautsi" dezaten, haien itxaropenekin bat datorren lan duin batekin ahaldundu daitezen, eta indarkeria gainditu dezaten, ez subsidio baten mendeko biktima gisa, baizik eta bizirik atera diren emakume gisa, zoriontsu eta haien ametsak lortzeko gai.
Ecos do Sur
"Salvia" proiektuaren bidez, indarkeriatik bizirik atera direnei berreskuratze-prozesuan laguntzen zaie, eta haien bizitza berreraikitzeko espazio seguru bat eskaintzen zaie. Ecos do Sur elkarteak ematen duen laguntza diziplina anitzekoa, kulturartekoa eta integrala da. Parte hartzen duten emakumeek lan bat aurkitzea da helburua; haien independentziari lagunduko dion lan bat, zeinak haien autonomia, konfiantza autoestimua eta erabakiak hartzeko gaitasuna indartuko duen. Hori lortzeko, laguntza soziala, psikologikoa eta legala ematen zaie; baita kulturarteko bitartekaritza, lan-orientazioa, prestakuntza eta enpresekin bitartekotza ere, benetako aukerak sortzeko.
Gizakia Fundazioa
Genero-indarkerian eta nerabeekiko harreman toxikoetan esku hartzeko programaren bidez, harreman toxikoekin edo indarkeria matxista egora hasiberriekin lotutako gatazka, arrisku edo zaurgarritasun egoerei heltzen zaie 12 eta 23 urte bitarteko gazteekin eta haien familiekin. Esku hartzeko prozesuak egiten dira, harreman-dinamika aldatzeko, gazteak ahalduntzeko, estereotipoak hausteko eta emakumeen aurkako harreman toxiko eta bortitzen aurrean familiek prebentzio- eta babes-agente gisa jardun dezaten laguntzeko.