MINBIZIAREN AURKAKO ESPAINIAKO ELKARTEA
Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta gaixoek, senideek, boluntarioek, laguntzaileek eta profesionalek osatzen dute. Elkarrekin lan egiten dute osasun-arloan hezteko, gaixoei eta haien familiei laguntzeko eta lagun egiteko eta minbiziaren diagnostiko eta tratamendu hobea egiteko aukera emango duten ikerketa-proiektuak finantzatzeko.
“Minbizia duen emakumearentzako laguntza integrala” programaren bidez, minbizia diagnostikatu zaien emakumeen eta haien senideen beharrei erantzuten diete. Horretarako, hainbat jarduera eskaintzen dira:
- Beharren hasierako balorazioa.
- Banakako arreta psikologikoa (ebaluazioa, esku-hartzea edo tratamendua, jarraipena).
- Taldeko arreta psikologikoa.
- Arreta eta esku-hartze soziala.
- Sare sozialaren sustapena eta ahalduntzea.
- Gaitzeko lantegiak eta errealitateari aurre egitea.
- Fisioterapia onkologikoa.
- Boluntarioen bidez lagun egitea.
- Aholkularitza mediko-sanitarioa
BULARREKO MINBIZIAREN ETA GINEKOLOGIAREN BIZKAIKO ELKARTEA, ACAMBI
Bularreko Minbiziaren eta Ginekologikoaren Bizkaiko Elkartea 1988an sortu zen eta prozesua gainditu duten pertsona boluntarioek osatzen dute. Bere zerbitzuen artean dago::
- Arreta Pertsonalizatua
- Babes Protesia
- Ileordeak maileguz uztea
- Banakako Laguntza Psikologikoa kaltetuari eta familia inguruneari
- Bularreko Minbizi Metastasikoa duten Pertsonei Laguntzeko Taldea
- Suspertze Integraleko Lantegiak
- Drainatze linfatikoan espezializatutako fisioterapia, Nutrizionista Zerbitzua
- Aholkularitza Juridikoa.
Ikerketari laguntzen diote eta, 2014az geroztik, lasterketa bat antolatzen dute urrian. Lasterketako elastikoak salduta bildutako dirua bularreko minbizian berriz eroritakoei buruzko ikerketa proiektu baterako da.
BULARREKO MINBIZIA ETA/EDO GINEKOLOGIKOA DUTEN EMAKUMEEN ARABAKO ELKARTEA, ASAMMA
1990az geroztik, bularreko minbizia duten Arabako emakumeei laguntzen diete. Bere helburuen artean daude: kaltetutako emakumeei laguntzea eta lagun egitea, eta gizartea sentsibilizatzea eta prebenitzea.
Honako hauek dira elkarteak eskaintzen dituen terapiak:
- Psikologoa eta autolaguntzako taldea
- Fisioterapia: Eskuzko drainatze linfatikoa
- Tratamendu kapilarra
- Prebentzio proiektuetarako laguntza
- Fisioterapia
- Gaixotasunari aurre egiteko eta lotura soziala sustatzeko jarduerak (Tai Chi, yoga, eskulanak eta Pintura tailerra, etab.).
BULARREKO MINBIZIA EDO GINEKOLOGIKOA DUTEN EMAKUMEEN GIPUZKOAKO ELKARTEA, KATXALIN
Katxalinen jarduerak hainbat arlotan banatzen dira, esaterako, laguntzakoak:
- Arreta Psikologikoko Zerbitzua
- Gizarte Arreta
- Fisioterapia Zerbitzua.
Hezkuntza Arloan eta Osasuna Zaintzekoan Yoga, Pilates, Luzaketak eta Erlaxazio jarduerak sartzen dira, eta drainatze linfatikoko lantegiak, Mindfulness eta komunikazio ikastaroak…eta hitzaldiak minbiziari, nutrizioari eta abarri buruz…
Arlo Psikosozialean hainbat jarduera sartzen dira, esaterako, txangoak, bilera informalak edo josteko lantegiak, gure kideen artean konexio soziala sustatzen dutenak, gaixotasuna dutenen artean ohikoa den bakartzea saihestuz. Aurrekoak bezain garrantzitsua da Katxalinen alderdi solidarioa ileordeen, protesien, bihotzerako burkoen maileguarekin eta bularreko minbizia ikertzeko proiektuetarako diru-ekarpenekin.
BULARREKO MINBIZIAREN NAFARROAKO ELKARTEA, SARAY
SARAYk 25 urte daramatza bularreko minbizia duten pertsonei eta haien familiei laguntzen eta lagun egiten. Askotariko zerbitzuak eta jarduerak eskaintzen dituzte behar horiek asetzeko:
- Laguntza soziala eta psikologikoa
- Testigantzako boluntarioak
- Topaketa-taldeak,
- Laneko aholkularitza
- Ileordeen bankua
- Laguntza-poltsa
- Bularretako kirurgikoen dohaintza
- Ariketa fisikoko ikastaroak (yoga, gimnasia terapeutikoa, etab.),
- Erlaxatzeko eta antsietatea kontrolatzeko ikastaroak, meditazioa eta hazkunde pertsonala, eta errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuak.
Bularreko minbiziari buruzko informazioaren eta sentsibilizazioaren eta hura bistaratzearen alde egiten dute lan, eta bularreko minbiziari buruzko ikerketa bultzatzen dute “biziak salbatzeko”.