Dementzia —gehienetan kronikoa edo progresiboa— funtzio kognitiboaren (pentsamendua prozesatzeko gaitasuna) narriadura ezaugarri duen sindrome bat da. Dementzia kasuetan, narriadura hori zahartze arruntaren ondoriozkoa baino handiagoa izaten da. Eragina du memorian, pentsamenduan, orientazioan, ulermenean, kalkulatzeko gaitasunean, ikasteko gaitasunean, hizkuntzan eta adimenean; baina kontzientzian ez du eraginik. Funtzio kognitiboaren narriadurarekin batera, edo, batzuetan, horren aurretik, kontrol emozionalaren, portaera sozialaren edo motibazioaren narriadura ere gertatzen da. Halakoetan, pertsona horrek aldez aurretik, egoera pertsonal, laboral, familiar eta sozialean funtzionamendu normalerako zuen independentzia galtzen du.
Espainia zahartze demografiko batean murgilduta dago, eta iragartzen da etorkizunean 80 urtetik gorakoen taldea azkar haziko dela eta horrek biztanleriaren "gehiegizko zahartze" bat eragingo duela; beraz, datozen urteetan mendekotasun-tasa handitu egingo da. Dementziaren bat agertzeko arrisku faktore nagusiena adina dela kontuan hartuta, beharrezkoa da adinekoei laguntzeko zerbitzuak sortu eta mantentzea, familia osoaren bizi kalitatea hobetzeko.
Beharrezkoa da Alzheimerra agenda politikoan sartzeko lan egitea, behar den konpromiso soziala bilatuz eta jendeari ezagutza zabalduz, Alzheimerrarekin bizi diren pertsona guztien interesak, beharrak eta eskubideak ordezkatu eta defendatzeko.
Kanpaina honetan FAGAL eta CEAFArekin elkarlanean arituko gara Alzheimerra dutenei eta haien familiei arreta emateko.