UNICEF toki gaitzenetan lan egiten du munduko haur behartsuenei iristeko. 190 herrialde eta lurraldetan, haur bakoitzarentzat lan egiten dute, nonahi, egunero, jende guztientzako mundu hobea eraikitzeko.
Munduko txertoen hornitzaile handiena dira; osasuna eta haurren elikadura defendatzen dute, ura eta saneamendu zihurrak, kalitatezko hezkuntza eta trebakuntza, ama eta haurrentzako HIESaren prebentzioa eta tratamendua defendatzen ditu, baita haurren eta nerabeen indarkeriaren babesa eta esplotazioa.
UNICEF lurrean dago larrialdi humanitarioen aurretik, bitartean eta ondoren, itxaropena eta ezinbesteko laguntza ematen die haurrei eta haien familiei.
MEDICOS SIN FRONTERAS nazioarteko erakunde mediko eta humanitarioa da, eta bere laguntza ematen die hondamendi naturalen edo giza hondamendien eta gatazka armatuen biktimei.
Honako jarduera hauek burutzen dituzte:
- Arreta medikua
- Txertaketa-kanpaina masiboak antolatzea elgorri-izurrite bat deklaratu den lekuetan.
- Txertoa jartzeko behar den material guztia bidaltzea, une oro hotz-katea bermatuz.
- Txertaketa-kanpaina egiteko behar diren langile guztiak kontratatzea.
- Txertaketa-kanpaina aprobetxatzea haurren desnutrizioaren jarraipena egiteko.
- Osasunerako eta biziraupenerako funtsezkoak diren premia biziko artikuluak banatzea.
ACNUR 70 urte daramatza mundu osoan zehar krisi anitzetan aurre egiten. Larrialdietan laguntza humanitarioa emateko agentzia nagusia da: lehenengo 72 orduetan 600.000 pertsona baino gehiagori laguntza emateko gai da. Gaur egun 79,5 milioi pertsona daude etxetik ihes egitera beharturik mundu osoan zehar eta ACNUR, 135 herrialdetan, lanean ari da asiloa eskatzeko eskubidea izan dezaten eta aterpe segurua aurkitzeko ere.
ACNURren espainiar Batzordeak, ACNURen lana babesten eta finantzatzen du Espainian, sentsibilizazio eta dirua biltzeko kanpainen bidez.