Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
143.644-ren helburua €

Garapen bidean dauden herrialdeetako umeen txertaketarako laguntza.

COVID-19k eragindako krisi sozialaren ondorioz, garapen bidean dauden herrialdeetan geldiarazi egin dira txertaketa-kanpaina masiboak biztanle ahulenen artean: haurrak. Zure laguntzarekin, UNICEFek, MEDICOS SIN FRONTERAS-ek eta ACNURek milaka umeri txertoa jarri ahal izango diete elgorriaren, polioaren eta koleraren aurka immunizatzeko, heriotza kausa nagusiak herrialde horietan.

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 07/01/21Noiz arte: 28/01/21
Garapen bidean dauden herrialdeetako umeen txertaketarako laguntza
Kanpainaren helburuak

Garapen bidean dauden herrialdeetako umeen txertaketarako laguntzan UNICEF, MEDICOS SIN FRONTERAS eta ACNUR bidez elkar lanean aritzea. Jasotako donazioekin, hiru erakunde horiek milaka haur txertatu ahal izango dituzte garapen bidean dauden herrialdeetan, elgorria, polio edo kolera bezalako gaixotasunen aurka.

Deskribapena

Immunizazioa osasun publikoko esku-hartze mediko eraginkorrenetako bat da kostuari dagokionez, eta, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, urtero bizpahiru milioi heriotza saihesten ditu, batez ere haurrenak. Baina baliabiderik gabeko edo ezegonkortasunak edo indarkeriak eragindako herrialde askotan immunizazio-planak krisian daude, eta, gehienetan, txertoak ez dira iristen gehien behar dituzten pertsonengana. Gainera, COVID-19aren ondorioz, garapen bidean dauden herrialde askok txertaketa-kanpaina masiboak geldiarazi dituzte konfinamenduen ondorioz edo pertsonen kontzentrazioak birusa azkarrago hedatuko ote duen beldurra dela eta. Horren ondorioz, ehunka mila haurrek ez dituzte jaso babestuta egoteko behar diren dosiak. Horregatik, UNICEF, MEDICOS SIN FRONTERAS eta ACNUR bezalako erakundeek neska-mutilak txertoekin immunizatzeko lan egiten dute garapen bidean dauden hainbat herrialdetan, hala nola Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Txadeko ekialdeko landa eremuetan.

Horregatik, EROSKIn lankidetzan aritu nahi dugu UNICEF, Médicos Sin Fronteras eta ACNUR elkarteekin, ahalik eta haur gehienengana iritsi ahal izateko, ahalik eta lasterren, eta garaiz immuniza daitezen elgorria, polioa eta kolera bezalako gaixotasun ezindu eta hilgarrietatik.

Jarduerak

UNICEF toki gaitzenetan lan egiten du munduko haur behartsuenei iristeko. 190 herrialde eta lurraldetan, haur bakoitzarentzat lan egiten dute, nonahi, egunero, jende guztientzako mundu hobea eraikitzeko.

Munduko txertoen hornitzaile handiena dira; osasuna eta haurren elikadura defendatzen dute, ura eta saneamendu zihurrak, kalitatezko hezkuntza eta trebakuntza, ama eta haurrentzako HIESaren prebentzioa eta tratamendua defendatzen ditu, baita haurren eta nerabeen indarkeriaren babesa eta esplotazioa.

UNICEF lurrean dago larrialdi humanitarioen aurretik, bitartean eta ondoren, itxaropena eta ezinbesteko laguntza ematen die haurrei eta haien familiei.

MEDICOS SIN FRONTERAS nazioarteko erakunde mediko eta humanitarioa da, eta bere laguntza ematen die hondamendi naturalen edo giza hondamendien eta gatazka armatuen biktimei.

Honako jarduera hauek burutzen dituzte:

  • Arreta medikua
  • Txertaketa-kanpaina masiboak antolatzea elgorri-izurrite bat deklaratu den lekuetan.
  • Txertoa jartzeko behar den material guztia bidaltzea, une oro hotz-katea bermatuz.
  • Txertaketa-kanpaina egiteko behar diren langile guztiak kontratatzea.
  • Txertaketa-kanpaina aprobetxatzea haurren desnutrizioaren jarraipena egiteko.
  • Osasunerako eta biziraupenerako funtsezkoak diren premia biziko artikuluak banatzea.

 

ACNUR 70 urte daramatza mundu osoan zehar krisi anitzetan aurre egiten. Larrialdietan laguntza humanitarioa emateko agentzia nagusia da: lehenengo 72 orduetan 600.000 pertsona baino gehiagori laguntza emateko gai da. Gaur egun 79,5 milioi pertsona daude etxetik ihes egitera beharturik mundu osoan zehar eta ACNUR, 135 herrialdetan, lanean ari da asiloa eskatzeko eskubidea izan dezaten eta aterpe segurua aurkitzeko ere.

ACNURren espainiar Batzordeak, ACNURen lana babesten eta finantzatzen du Espainian, sentsibilizazio eta dirua biltzeko kanpainen bidez.

Nork izango du onura?

EROSKIren Zentimo Solidarioak programaren kanpaina honek garapen bidean dauden hainbat herrialdetako haurrei txertoa jartzen lagunduko du, hala nola Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Txadeko ekialdeko landa eremuetan.

Kanpaina honekin lortu nahi den laguntzarekin, hiru erakunde horiei esker 108.070 haurrei elgorria, polio edo kolera bezalako gaixotasunen aurkako txertoa jartzea lortuko dela uste da.

Informazio gehiago eta estekak

MEDICOS SIN FONTERAS (webgunea)

Unicef (webgunea)

Acnur (webgunea)