Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.
REAL INSTITUCIÓN BENÉFICO SOCIAL PADRE RUBINOS
“Padre Rubinos Jantoki Soziala” A Coruña hirian dago. Gizarte-bazterketako edo -larrialdiko egoeran dauden adin nagusikoei eta etxerik gabekoei mantenu-beharrak asetzen zaizkie, eta elikadura doan ematen zaie, beren beharren arabera behar duten denboran zehar.
FESBAL
Bere proiektuak egoera zaurgarrian dauden familiek pairatzen duten elikagai gabezia arintzea du helburu. Haien lana elikagaiak hainbat modutan lortzea da: bilketen bidez, dohaintzen bidez eta baita soberakinak aprobetxatuz ere, gero, erakunde onuradunen bidez, probintziako familia zaurgarriei emateko aprobetxatzen baitira.
GALIZIAKO GURUTZE GORRIA
Proiektuaren helburua izango da oinarrizko premiei aurre egiteko laguntza urgentea eskaintzea, honako hauek eskura jarriz: elikagaiak, norberaren eta etxeko higienerako produktuak, jantziak eta berokiak, osasun-produktuak, etxeko tresnak eta pobrezia energetikorako laguntzak. Honako hauen bidez egingo da: ondasun-entregak eta/edo laguntza ekonomikoak (oinarrizko premiei eta pobrezia energetikoari beharrezko estaldura emateko), elikadura seguru eta osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren arloko gaitasunak hobetzeko tailerrak eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen/taldeen laguntza psikosoziala.
CÁRITAS
Proiektuaren helburua da gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei eta familiei elikadura- eta higiene-produktuetarako sarbidea erraztea, Eroski establezimenduetan beharrezko hornidurak erosteko aukera emango duten diru-txartelak emanez. Pertsona eta familia onuradunak Caritasen Diozesiar zerbitzuetan hartzen dira. Diagnostikoa egin ondoren, tokiko beste baliabide eta zerbitzu osagarri batzuetara bideratzea barne hartzen duen plan bat proposatzen zaie, baita laguntza-prozesu bat ere, eta prozesu horretan jarraipena ematen zaio diru-txartelen erabilerari.