COVID-19ak okertu egin du adineko pertsona ahulenen osasun, bakardade eta gizarte-bazterketako arrisku-egoera. EROSKIren Zentimo Solidarioekin gure adinekoei laguntza eman diezaiekezu Gurutze Gorriaren, Grandes Amigosen, Lares-Acolleren eta Mallorca Sense Fam-en bidez.





Pobreziaren, gizarte-bazterketaren eta adinekoen bakardadearen aurkako borrokan laguntzea, probintzia bakoitzeko Gurutze Gorriaren, Grandes Amigos Kantabriaren, Grandes Amigos-Adinkideren, Lares-Acolleren eta Mallorca Sense Fam-en bidez. Jasotako dohaintzekin, entitate hauek elikagaiak banatu eta akonpainamendu-lanak egin ditzakete egoera zaurgarrian dauden adinekoen artean.
Bakardadea osasun publikoko arazoa zen pandemia baino lehen ere, eta adineko pertsona askoren osasun-egoera larriagotu du. Adineko 2 milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi dira Espainian. Bakarrik bizitzea bakarrik sentitzearen baliokide ez bada ere, pertsonen ongizaterako eta osasunerako inguruabar arriskutsua izan daiteke beste faktore batzuekin konbinatzen denean, hala nola: mugitzeko zailtasuna, ahultasun fisikoa, osasun-arazo kronikoak, infraetxeetan edo oztopo arkitektonikoak dituzten etxebizitzetan bizitzea, pentsio txikiak, lotura afektiborik ez izatea eta laguntzeko familia- edo auzokide-sarerik ez izatea.
Horregatik, EROSKIn lankidetzan aritu nahi dugu Gurutze Gorriarekin, Grandes Amigos eta Lares-Acolle Fundazioekin eta Mallorca Sense Fam-ekin, bakardadearen ondorioak prebenitu eta arintzeko, eta premia duten edo mugitzeko zailtasunak dituzten adinekoei elikagaiak emateko.
GURUTZE GORRIAk proiektu nagusi hauek ditu adineko pertsonekin egiteko:
GRANDES AMIGOSek 18 urte daramatza bakardadeak adineko pertsonengan duen eragina prebenitzen eta arintzen. Hauek dira bere jarduera nagusiak:
LARES – ACOLLE, Egoitzen eta Gizarte Ekimeneko Zahar Etxeen Galiziako Elkartea (ACOLLE). ACOLLE izena gizarte ekimeneko zentroek behartsuenei harrera egiteko duten oinarrizko izaerari dagokio.
Gaur egun, Galizia osoan banatuta dauden 12 egoitza eta zentro elkartu biltzen ditugu, eta 929 egoiliar artatzen ditugu guztira.
Gaur egun, zentro horiek erabiltzaileen eta partikularren ekarpenei eta Galiziako Juntaren, probintzietako diputazioen eta udalen laguntzei esker irauten dute.
MALLORCA SENSE FAM, 2009. urteaz geroztik, elikagai ontziratuak, freskoak, fruta eta barazkiak, haragia, arrautzak, haurren jan-edariak, norberaren garbitasunerako eta etxerako garbiketarako gaiak ematen dizkiete familia pobre eta behartsuenei, premia-egoeran dauden edo mugikortasun-arazoak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei arreta berezia eskainiz, programa honen barruan: “Janari-laguntza solidarioa etxean”.
EROSKIren Zentimo Solidarioak programako kanpaina hau GURUTZE GORRIAREKIN, GRANDES AMIGOS Kantabriarekin, GRANDES AMIGOS-ADINKIDErekin, LARES - ACOLLErekin eta MALLORCA SENSE FAM-ekin elkarlanean ari da, gure ingurune hurbilean gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adineko pertsonek oinarrizko elikadura-, akonpainamendu- eta sozializazio-premiak beteta izan ditzaten.
Kanpaina honen bidez biltzea espero dugun diruarekin, adineko 4.158 pertsonari laguntzea aurreikusten da.
Honako hauek dira proiektuaren delegazio onuradunak:
https://www.acolle.org/centros-asociados/
https://www2.cruzroja.es/donde-estamos



