Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
131.263-ren helburua €

EGOERA ZAURGARRIAN DAUDEN ADINEKOENTZAKO LAGUNTZA

COVID-19ak okertu egin du adineko pertsona ahulenen osasun, bakardade eta gizarte-bazterketako arrisku-egoera. EROSKIren Zentimo Solidarioekin gure adinekoei laguntza eman diezaiekezu Gurutze Gorriaren, Grandes Amigosen, Lares-Acolleren eta Mallorca Sense Fam-en bidez.

Campaign hero image
Etxebizitza eta PobreziaNoiztik: 01/07/21Noiz arte: 29/07/21
Egoera zaurgarrian dauden adinekoentzako laguntza
Kanpainaren helburuak

Pobreziaren, gizarte-bazterketaren eta adinekoen bakardadearen aurkako borrokan laguntzea, probintzia bakoitzeko Gurutze Gorriaren, Grandes Amigos Kantabriaren, Grandes Amigos-Adinkideren, Lares-Acolleren eta Mallorca Sense Fam-en bidez. Jasotako dohaintzekin, entitate hauek elikagaiak banatu eta akonpainamendu-lanak egin ditzakete egoera zaurgarrian dauden adinekoen artean.

Deskribapena

Bakardadea osasun publikoko arazoa zen pandemia baino lehen ere, eta adineko pertsona askoren osasun-egoera larriagotu du. Adineko 2 milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi dira Espainian. Bakarrik bizitzea bakarrik sentitzearen baliokide ez bada ere, pertsonen ongizaterako eta osasunerako inguruabar arriskutsua izan daiteke beste faktore batzuekin konbinatzen denean, hala nola: mugitzeko zailtasuna, ahultasun fisikoa, osasun-arazo kronikoak, infraetxeetan edo oztopo arkitektonikoak dituzten etxebizitzetan bizitzea, pentsio txikiak, lotura afektiborik ez izatea eta laguntzeko familia- edo auzokide-sarerik ez izatea.

Horregatik, EROSKIn lankidetzan aritu nahi dugu Gurutze Gorriarekin, Grandes Amigos eta Lares-Acolle Fundazioekin eta Mallorca Sense Fam-ekin, bakardadearen ondorioak prebenitu eta arintzeko, eta premia duten edo mugitzeko zailtasunak dituzten adinekoei elikagaiak emateko.

Jarduerak

GURUTZE GORRIAk proiektu nagusi hauek ditu adineko pertsonekin egiteko:

  • Etxeko laguntza osagarria. Adinekoak bere kabuz bizitzen jarraitzeko duen gaitasuna hobetzea, bere inguruabarren arabera eta etxetik irtetea gehiago atzeratuz, 
  • Funtzio kognitibo degradatuak dituzten pertsonak artatzea. Funtzio kognitiboak hondatzen hasi zaizkien adinekoei haiek mantendu eta/edo hobetzea.
  • Pertsona zaintzaileak artatzea. Zaintzaile ez-profesionalen bizitza hobetzea 
  • Adinekoentzako sare sozialaEnrédate. Bakardade-sentimendua eta nahigabeko isolamendua murriztea, adinekoen sare soziala sendotuz eta indartuz.
  • Zahartze osasungarria sustatzea-Salud Constante. Adina handitu ahala, ezinbestean gertatzen den narriadura fisikoaren eragin negatiboa murriztea, 
  • SerCuidadorA multikanala- Zaintzaile ez-profesionalentzako informazioa
  • Adinekoei tratu ona: Tratu egokia sustatzea eta tratu txarren aurka babestea
  • Eguneko zentroa. Adinekoak jarduerak egitera noiznahi joateko moduko lekua prestatzea 
  • Zahartze-prozesuan dauden pertsonak artatzea. 65 urte inguruko pertsonak kontzientziatzen, prestatzen eta aktibatzen laguntzea.
  • Gizartea adineko pertsonei buruz sentsibilizatzea

GRANDES AMIGOSek 18 urte daramatza bakardadeak adineko pertsonengan duen eragina prebenitzen eta arintzen. Hauek dira bere jarduera nagusiak:

  • Arreta profesional pertsonalizatua, psikologo eta gizarte-langilez osatutako taldearekin.
  • Akonpainamendu afektiboa.  Hala, konpainia eta laguntza eskaintzen diete, haien premiak eta lehentasunak lehenetsiz.
  • Sozializazio-jarduera seguruak covid-19aren aurrean. Adinekoak gonbidatzen dituzte auzoko askari, topaketa eta kafeetara, ibilaldi osasungarrietara edo museo eta tailerretara bisitak egitera.
  • Telefono mugikorrak eta tabletak adinekoen egoitzetara bidali eta prestakuntza ematen dute Internet modu seguruan erabiltzen ikas dezaten, maite dituzten pertsonekin komunikatu ahal izateko.
  • Abandonuaren eta adinagatiko bereizkeriaren aurka agintarien aurrean salaketa egitea eta gizartea kontzientziatzea. Espainian dauden 9 milioi adinekoen eta gainerako biztanleen eskubideen alde borrokatzen dira, egunen batean denok izango baikara adinekoak.

LARES – ACOLLE, Egoitzen eta Gizarte Ekimeneko Zahar Etxeen Galiziako Elkartea (ACOLLE). ACOLLE izena gizarte ekimeneko zentroek behartsuenei harrera egiteko duten oinarrizko izaerari dagokio.
 Gaur egun, Galizia osoan banatuta dauden 12 egoitza eta zentro elkartu biltzen ditugu, eta 929 egoiliar artatzen ditugu guztira.
​ Gaur egun, zentro horiek erabiltzaileen eta partikularren ekarpenei eta Galiziako Juntaren, probintzietako diputazioen eta udalen laguntzei esker irauten dute.

MALLORCA SENSE FAM, 2009. urteaz geroztik, elikagai ontziratuak, freskoak, fruta eta barazkiak, haragia, arrautzak, haurren jan-edariak, norberaren garbitasunerako eta etxerako garbiketarako gaiak ematen dizkiete familia pobre eta behartsuenei, premia-egoeran dauden edo mugikortasun-arazoak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei arreta berezia eskainiz, programa honen barruan: “Janari-laguntza solidarioa etxean”.

Nork izango du onura?

EROSKIren Zentimo Solidarioak programako kanpaina hau GURUTZE GORRIAREKIN, GRANDES AMIGOS Kantabriarekin, GRANDES AMIGOS-ADINKIDErekin, LARES - ACOLLErekin eta MALLORCA SENSE FAM-ekin elkarlanean ari da, gure ingurune hurbilean gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adineko pertsonek oinarrizko elikadura-, akonpainamendu- eta sozializazio-premiak beteta izan ditzaten.

Kanpaina honen bidez biltzea espero dugun diruarekin, adineko 4.158 pertsonari laguntzea aurreikusten da. 

Honako hauek dira proiektuaren delegazio onuradunak: 

https://www.acolle.org/centros-asociados/

https://www2.cruzroja.es/donde-estamos

https://grandesamigos.org/contacto/

https://www.mallorcasensefam.org/contacto/

Informazio gehiago eta estekak

GURUTZE GORRIA (web)

GRANDES AMIGOS Kantabria  (web

GRANDES AMIGOS - ADINKIDE (web

LARES – ACOLLE (web)

MALLORCA SENSE FAM MALLORCA (web)