Zahartzaroko gaitzik ohikoenen artean, entzumen-galera, kataratak eta errefrakzio-akatsak, bizkarreko eta lepoko minak, osteoartritisa, pneumopatia buxatzaile kronikoak, diabetesa, depresioa eta dementzia aipa daitezke. Zahartu ahala, handitu egiten da aldi berean hainbat gaitz izateko aukera.
Zahartzaroaren beste ezaugarri bat da zenbait osasun-egoera konplexu agertzen direla, normalean sindrome geriatriko izenez ezagutzen direnak. Oro har, azpiko faktore askoren ondorio dira, besteak beste, hauskortasuna, gernu-inkontinentzia, erorketak, eldarniozko egoerak eta presioak eragindako ultzerak.
Zahartzeari buruzko ikerketak Euskadiko bizitza-luzera osasuntsua nola handitu ikertzen lagunduko du, osasunaren hauskortasuna areagotzen duten eta 65 urtetik gorako pertsonak hobeto sentitzea eta bizitza osasuntsuagoa izatea eragozten duten faktoreak identifikatuz.
Ikerketan inbertitzea oraingo eta etorkizuneko bizi-kalitatean inbertitzea da.