Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
130.000-ren helburua €

LAGUNDU ZURE INGURUKO NATURA BABESTEN

Azken 50 urteetan fauna eta flora basatien populazioen batez besteko beherakada bi herenekoa izan da. Jaitsiera horrek, era berean, gure klima, ura, elikadura eta osasuna bera ere mehatxatzen ditu.

Zure laguntzarekin, WWFk natura babesteko hainbat jarduera garatuko ditu, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan, Galizian, eta Balear Uharteetan egingo diren baso-berriztapenak eta ingurune naturalen garbiketak.

Campaign hero image
IngurumenaNoiztik: 03/06/21
Zaindu zure inguruko natura
Kanpainaren helburuak

WWFri natura babesten, zaintzen eta defendatzen laguntzeko elkarlanean aritzea. WWFk pertsonak naturarekin orekan biziko diren etorkizuna eraikitzea du helburu.

Deskribapena

Naturarekiko oreka berrezartzeko beharra agerian utzi duten erronka handiei aurre egin behar diegu une honetan. Munduko biodibertsitatearen joerei eta planetaren osasunari buruzko WWFren analisi zientifiko nagusia den 2020rako Planeta Biziaren azken txostenak agerian utzi du azken 50 urteetan bi hereneko batez besteko beherakada izan dela fauna eta flora basatien populazioetan. Jaitsiera horrek, era berean, gure klima, ura, elikadura eta osasuna bera ere mehatxatzen ditu. Beraz, hamarkada hau inflexio-puntua izan behar da. COVID-19ak eragindako pandemia naturarekin dugun harreman desorekatu eta suntsitzaileak dakartzan arrisku handiei buruzko arreta-deia da.

Azkeneko 60 urte hauetan WWF naturaren aldeko mundu mailako ahaleginen erdigunean egon da. Erakunde hau aitzindaria da kontserbazioaren arloan inoiz hasi diren ekimen berritzaileenetako batzuetan, gaur egungo hainbat gaitan eragina dutenak. Mundu osoan ospetsuak diren eremu babestuak sortzen laguntzetik, hala nola Ekuadorko Galapago Uharteak eta Ruandako Sumendien Parke Nazionala; baita espezie enblematikoak kontserbatzetik ere, hala nola pandak, tigreak, errinozeroak eta elefanteak, edo Espainian aurki daitekeen katamotz iberiarra, espezie horiei eta beste askori etorkizun bat eskainiz.

WWFk, halaber, basabizitza, basoak, ozeanoak eta ur gezako sistemak kontserbatzen ditu, naturaren galeraren bultzatzaile nagusiei aurre eginez, hala nola energia eta elikagaien ekoizpenari, bai eta merkatuak eraldatuz, finantzak berde bihurtzea eta baliabide naturalen gobernantza hobetzea lortuz. 

Bere misioaren garrantzia hazi egin da azken sei hamarkadetan. Gaur egun badakigu etorkizun segurua, oparoa, osasungarria eta bidezkoa baino ezin dugula izan gizateriarentzat, ondo zaindutako planeta batean, non garapen iraunkorra arau bihurtuko den. 

WWFk uste du hori lortzeko oraindik garaiz gaudela eta horregatik lan egiten dute Espainian eta mundu osoan, Lurrak bidaltzen digun SOS mezuari premiaz erantzuteko. 

Jarduerak

WWFren misioa pertsonak naturarekin orekan biziko diren etorkizuna eraikitzea da. Etorkizun segurua, oparoa, osasungarria eta bidezkoa baino ezin du izan gizateriarentzat, ondo zaindutako planeta batean, non garapen iraunkorra arau bihurtuko den.

Kanpaina honetako donazioekin honako arlo hauekin lotutako ekintzak garatu ahal izango dira:

  • Naturaren kontserbazioa
  • Basoak babestea
  • Hondartzak etan ozeanoak kontserbatzeko programak
  • Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ekintzak.

Gainera, boluntariotza-jarduerak antolatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko, Galiziako eta Balear Uharteko herrietan basoak berriztatzeko eta ingurune naturalak garbitzeko 

Nork izango du onura?

WWFren misioa pertsonak naturarekin orekan biziko diren etorkizuna eraikitzea da. Etorkizun segurua, oparoa, osasungarria eta bidezkoa baino ezin du izan gizateriarentzat, ondo zaindutako planeta batean, non garapen iraunkorra arau bihurtuko den.

Kanpaina honetako donazioekin honako arlo hauekin lotutako ekintzak garatu ahal izango dira:

 - Naturaren kontserbazioa

- Basoak babestea

- Hondartzak etan ozeanoak kontserbatzeko programak

- Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ekintzak.

Gainera, boluntariotza-jarduerak antolatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko, Galiziako eta Balear Uharteko herrietan basoak berriztatzeko eta ingurune naturalak garbitzeko.

Informazio gehiago eta estekak

WWF (webgunea