ACNUR, ENRAIZA DERECHOS, FUNDACIÓN VICENTE FERRER, AITA MARI, UNICEF eta ZAPOREAKen bidez erbesteratutako egoera zaurgarrian dauden haur errefuxiatuen oinarrizko elikadura, higiene eta osasun beharrak asetzeko laguntza ematea.
Azken hamarkadetan haurren heriotza-tasa jaisteko kontuan hartzeko neurriak hartu dira. Baina, hala ere, milioika haur daude jateko ezer ez dutenak edota beren garapenerako nahikoak ez diren dieta jaten dutenak. Desnutrizioak eragiten du 5 urtetik beherakoen heriotzaren % 45 eta 5 urtetik beherako 200 milioi haurrek desnutrizio kronikoa dute. Guzti hori dela eta, haur horien garapena atzeratu egiten da eta, horrek, ondorio konponezinak eragiten ditu, hala nola oinarrizko garapena atzeratzea eta funtzio kognitiboa hondatzea.
Gainera, kalitatezko osasun sistema baterako aukerarik ez edukitzeak, herrialde askotan gertatzen den moduan, eragiten du haurren heriotza-tasak maila onartezin batean egoten jarraitzen duela.
Duela urte batzuetatik Mediterraneoan bizi den krisi humanitarioak 2014tik 20.000 bizitza eraman ditu berekin. 2023ko urtarriletik apirilera bitartean 400 pertsona hil dira Europara iritsi nahian zebiltzala, NBEren arabera.
Indian eta Afrikan, pobreziak aurrera jarraitzen du gerren, lehorteen edo uholdeen artean, pertsona askori bizitza eta etorkizuna kentzen zaion bitartean.
Hori dela eta, EROSKIn ACNUR, ENRAIZA DERECHOS, FUNDACIÓN VICENTE FERRER, AITA MARI, UNICEF eta ZAPOREAKekin kolaboratu nahi dugu, haiek lanean jarraitu dezaten haurren oinarrizko elikadura, higiene eta osasun beharrak asetzeko.
ACNUR erakundearen proiektu humanitarioek bilatzen dute indarkeriaren eta beste arrazoi batzuen ondorioz errefuxiatuei eta lekualdatuei babesa ematea, hala, nazioarteko babesa bermatzeko eta irtenbide jasangarriak aurkitzeko. "Zentimo Solidarioen" laguntzarekin, ACNUR erakundearen proiektu baterako dirua bilduko da. Proiektu horren asmoa da Afrikako errefuxiatuen esparruetan egoera zaurgarrian dauden 5 urtetik beherako haurren, haurdun eta edoskitze egoeran dauden emakumeen egoera nutrizionala hobetuz heriotza-tasa jaistea. Horretarako, bularra ematen ari direnentzat eta 5 urtetik beherakoentzat elikadura-praktikak hobetuko dira, eta komunitate-kudeaketa eta desnutrizioaren tratamendua indartuko dira.
ENRAIZA DERECHOS 35 urte baino gehiago dituen erakundea da eta goserik eta pobreziarik gabeko mundu jasangarri eta parekatu baten alde egiten du lan. Haren helburu nagusietako bat haurren desnutrizio kronikoa murriztea da, Boliviako landa-komunitateetako haurren % 30i eragiten baitio egoera horrek. "Zentimo Solidarioen" laguntza jasoko duen eskola-elikadurako programaren bidez, Boliviako 400 landako eskola elikadura-programan sartzea lortuko da eta arriskuan dauden 20.000 adingaberentzat nutrizio-menu egokiak eskainiko dira. Hala, haur horiek elikadura aldetik gutxienez otordu oso bat izango dute egunean, tokiko produktuak kontsumituz eta eskola-uztea gelditzen lagunduz.
VICENTE FERRER FUNDAZIOA 1969tik martxan dagoen GKE bat da. Indiako esparru pobreenetan - Andhra Pradesh eta Telangana estatuetan - gizarte-justizia eta garapen jasangarria lortzeko lan egitea du xede. "Zentimo Solidarioen" bidez lortutako dohaintzarekin Kalyandrug landa-ospitaleko pediatria-unitatearen zerbitzua hobetuko da, bereziki UCINena, ekipamendu mediko berria erosiko baita. Helburua da kalitatezko osasun laguntza ematea haur eta jaioberri zaurgarrienei, arnas arazo larriak dituzten haurrei eta haur goiztiarrei lagunduko baitzaie.
AITA MARI Itsas Salbamendu Humanitarioak 2017an sortu zuen itsasoko erreskate-proiektu bat da. Aita Mari erreskate-ontziarekin Mediterraneoa patruilatzen du, baldintza eskasetan Mediterraneoa zeharkatu nahi duten pertsonak ito ez daitezen. "Zentimo Solidarioetan" lortutako dohaintzarekin, itsasontziak emigratzaileen bila Mediterraneoa patruilatzeko egiten dituen miliak finantzatuko dira.
UNICEF 190 herrialde eta lurraldetan dago, eta mundu osoko haurren eskubideak babestea eta ziurtatzea da bere xedea. "Zentimo Solidarioetan" lortutako dohaintzarekin, UNICEF elikadura-programei lagunduko diezu, haur guztien oinarrizko lehen eskubidea bermatzen laguntzeko: BIZIRAUTEA Programa horietan prebentziotik hasi, gure lanaren oinarritik, eta desnutrizioaren detekzio goiztiarreraino, tratamenduraino eta haurren arretaraino egiten dute lan. Eroskiri eta bere bezeroei esker bizitza gehiago salbatuko ditugu eta gehien behar duten haurren osasun egoera hobetuko dugu.
ZAPOREAK irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 2012tik Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen die. "Zentimo Solidarioen" bidezZAPOREAK erakundeari lagunduko zaio elikagaiak prestatzeko eta Greziako errefuxiatuen esparruetan harrapatuta dauden pertsonen bizimodua hobetzeko.
"Zentimo Solidarioen" programako kanpaina honi esker, EROSKIk ACNUR, ENRAIZA DERECHOS, FUNDACIÓN VICENTE FERRER, AITA MARI, UNICEF eta ZAPOREAKekin kolaboratuko du..
Kanpaina honetako laguntzari esker, munduko herrialde askotan egoera zaurgarrian dauden 32.200 haurrei laguntzea espero da.
