Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, okerrera egin du gaixotasunaren erruz familiaren oinarrizko beharrak asetzeko gai ez diren paziente eta familien ahulezia-egoerak. Gaixotasunak sortutako edo areagotutako arazo sozial eta ekonomikoek asko larritzen dute minbiziaren inpaktu psikologikoa, eta ez diote gaixo dagoenari soilik eragiten, baizik eta familia-unitate osoari. COVID-19ak ekarri duen osasun-krisialdi honetan, oraindik zailagoa bihurtu da minbiziak ukitutako pertsona askoren egoera. Horregatik, EROSKIk bat egin nahi du AECCrekin, eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pazienteentzat abian jarri duen Larrialdiko Laguntza Programan lagundu nahi dio. COVID-19aren krisialdian zehar, jadanik 50.000 pertsonari eman die arreta, doan, bere profesionalen bitartez, eta 40.000 deiri erantzun die telefonozko Infocáncer arreta-zerbitzuaren bitartez. Gainera, 3 milioi euroko funts bat ireki du larrialdiko gizarte-laguntzetarako. Bizkaian, Zentimo Solidarioen Programaren bidez jasotako ekarpenak probintziako 40 pazienterengana bideratuko dira.