Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
6055-ren helburua €

Lagundu Bizkaian kide bat minbiziaz gaixo duten eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiei

Urtero, gutxi gorabehera 28.000 pertsona eta haien familiak gizarte-bazterketako arriskuan geratzen dira, minbiziaren ondorioz. Zure laguntzarekin, 40 pertsonaren oinarrizko premiak estaltzen lagundu ahal izango du AECC Bizkaiak, gizarte-bazterketako arriskuan dauden pazienteentzako Larrialdiko Laguntza Programarekin.

Campaign hero image
Larrialdiak, OsasunaNoiztik: 30/07/20Noiz arte: 27/08/20
Lagundu kide bat minbiziaz gaixo duten Bizkaiko familiei COVID-19 ostean
Kanpainaren helburuak

Bizi dugun une honetan, litekeena da minbiziadun gaixoek eta haien familiek aukera zailak egin behar izatea egoera ekonomiko ahulean eta gizarte-bazterketako arriskuan badaude: adibidez, edo fakturak ordaintzea, edo tratamendu onkologikoen albo-efektuak arintzeko produktuak erostea. Horrek egoera ekonomiko ahulean uzten ditu pertsona eta familia horiek, haien bizitzako une zailenetako batean.

Gizarte-bazterketako arriskuan dauden pazienteentzako Larrialdiko Laguntza Programaren helburua da gaixo horiek eta haien familiek ez dezatela sendagaiak erosi eta argia ordaindu artean aukeratu behar izan. Honako hauek dira helburu espezifikoak:

  • Larrialdiko laguntza ekonomikoak eskaintzea (ohiko etxebizitza-gastuak eta hornidurak, farmaziako gastuak, elikagaiak, tratamenduak jasotzeko joan-etorriak, eta abar).
  • Material ortoprotesikoaren maileguak eskaintzea (gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak, eta abar).
  • Ileordeak eta protesiak ematea.
Deskribapena

Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, okerrera egin du gaixotasunaren erruz familiaren oinarrizko beharrak asetzeko gai ez diren paziente eta familien ahulezia-egoerak. Gaixotasunak sortutako edo areagotutako arazo sozial eta ekonomikoek asko larritzen dute minbiziaren inpaktu psikologikoa, eta ez diote gaixo dagoenari soilik eragiten, baizik eta familia-unitate osoari. COVID-19ak ekarri duen osasun-krisialdi honetan, oraindik zailagoa bihurtu da minbiziak ukitutako pertsona askoren egoera.  Horregatik, EROSKIk bat egin nahi du AECCrekin, eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pazienteentzat abian jarri duen Larrialdiko Laguntza Programan lagundu nahi dio. COVID-19aren krisialdian zehar, jadanik 50.000 pertsonari eman die arreta, doan, bere profesionalen bitartez, eta 40.000 deiri erantzun die telefonozko Infocáncer arreta-zerbitzuaren bitartez. Gainera, 3 milioi euroko funts bat ireki du larrialdiko gizarte-laguntzetarako. Bizkaian, Zentimo Solidarioen Programaren bidez jasotako ekarpenak probintziako 40 pazienterengana bideratuko dira.

Jarduerak

Proiektua Bizkaiko lurraldean geratuko da, eta egoera ekonomiko ahulean dauden 40 pazienteri lagunduko die:

 

  • Etxeko fakturen eta elikagaien ondoriozko lehen mailako gastuak ordaintzen.
  • Tratamendu onkologikoaren albo-efektuak arintzeko behar dituzten produktuak eskuratzen.
  • Erreferentziako ospitaletara joan-etorriak egiten, tratamendu onkologikoa jasotzeko.
  • Haien bizi-kalitatea hobetzeko laguntza lortzen.
Nork izango du onura?

EROSKIren kanpaina honen bidez, Bizkaian kalteberatasun-egoeran bizi diren paziente eta ahaide batzuen aldeko ekarpena egingo da. Zehazki, kanpainan parte hartzen duten dendetatik gertu bizi diren 40 pertsonari lagundu ahal izango zaie. Zailtasun hauetakoren bat bizi duten pazienteak dira:

  • Diru-sarrera murriztuak, lan-arloan izandako aldaketen ondorioz: lanean egokitzeko arazoak, enplegua galdu dutelako edo lanaldia murriztera behartu dituztelako; gehiegizko ahalegina eskatzen duten lanak egin ezina; aldi baterako ezintasuna edo ezintasun iraunkorra; edo diru-sarrerarik eza, beren konturako langileak direlako eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak dituztelako, edo lanbide arteko soldatara iristen ez diren diru-sarrerak dituztelako.
  • Gaixotasunaren ondoriozko gastu berriak: protesiak, tratamenduetara joan-etorriak, tratamendu onkologikoaren albo-efektuak arintzeko produktuak, eta abar.
  • Arazo fisikoak: baliteke pazienteek oinarrizko gaitasun batzuk galtzea, aldi baterako edo iraunkorki, eta horrek eragina izatea haien bizi-kalitatean eta familia-egituran