Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
110.551-ren helburua €

DESGAITASUNA EDO OSASUN MENTALEKO ARAZOAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO LAGUNTZA

Espainian 420.000 pertsona inguru bizi dira iktus batek edo istripu kranioentzefaliko batek eragindako hartutako kalte zerebralarekin, eta beste 120.000 lagunek garun paralisia dute. Halaber, kalkuluen arabera, 450.000 pertsona baino gehiagok autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) dute. Bestalde, kalkuluen arabera Espainian milioi bat pertsonak baino gehiagok dute nahasmendu mental larria, eta lautik batek osasun mentaleko arazoren bat duela edo izango duela bizitzan zehar. 

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 28/06/22Noiz arte: 28/07/22
Desgaitasuna edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentazako laguntza
Kanpainaren helburuak

Hartutako kalte zerebrala edo garuneko paralisia edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin lan egitea elkarte hauen bidez: Nafarroako Kalte Zerebralaren Elkartea (ADACEN), ASAFES (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea), Garuneko Paralisiaren Elkartea (ASPACE Araba, Bizkia eta Gipuzkoa); Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea (ATECE Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa); Nafarroako Autismo Elkartea; ESPAINIAKO OSASUN MENTALEKO konfederazioa; Espainiako Kalte Zerebralaren Federazioa (FEDACE); Galiziako Kalte Zerebralaren Federazioa (FEGADACE); Balear Irletako Kalte Zerebraleko Elkartea (REHACER). Lortutako donazioekin entitateek patologia horiek  donazioekin entitateek patologia horiek dituzten pertsonei laguntzeko programak indartu ahal izango dituzte. 

Deskribapena

Espainian 435.000 pertsona baino gehiago bizi dira iktus batek edo istripu kranioentzefaliko batek eragindako hartutako kalte zerebralarekin, eta beste 120.000 lagunek garun paralisia dute. Halaber, kalkuluen arabera, 450.000 pertsona baino gehiagok autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) dute. Espainiako Kalte Zerebralaren Federazioa (FEDACE); Nafarroako Kalte Zerebralaren Elkartea (ADACEN)[1]; Garuneko Paralisiaren Elkartea (ASPACE Araba, Bizkia eta Gipuzkoa); Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea (ATECE Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa); Nafarroako Autismo Elkartea; Galiziako Kalte Zerebralaren Federazioa (FEGADACE); Balear Irletako Kalte Zerebralaren Elkartearekin (REHACER) lankidetzan patologia horiek dituzten pertsonei lagunduko diegu errehabilitazio integraleko eta laguntza terapeutikoko, integrazioko eta autonomiako programak indartuz.

Bestalde, kalkuluen arabera Espainian milioi bat pertsonak baino gehiagok dute nahasmendu mental larria, eta lautik batek osasun mentaleko arazoren bat duela edo izango duela bizitzan zehar. COVID-19ak sortutako krisiak izugarri larriagotu ditu horrelako arazoak, eta gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa da guztion laguntza. Alde horretatik, ESPAINIAko OSASUN MENTALEKO Konfederazioko entitateekin eta ASAFES (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) lankidetzan arituko gara pertsona horien tratamenduan, gizarteratzean eta ikuspenean.

Jarduerak

ADACEN oinarri sozialeko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da, 90eko hamarkadaren hasieran sortua, eta kalte zerebralak eta bestelako afekzio neurologikoak dituzten pertsonek eta haien familiek osatzen dute. Aktiboki parte hartzen du arreta-ereduak eta -zerbitzuak garatzean, eskubideak defendatzeko eta gizartea eraldatzeko funtsezko elementu gisa, ordezkatzen dituen kolektiboen osasuna eta bizi-kalitatea sustatuz. Zentimo solidarioak programaren bidez, banakako arreta-programa indartu ahal izango da. Programa horretan, burmuinean kalte kronikoa eta mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari eta haren familiari eskainitako estimulazio-, errehabilitazio- eta arreta-jarduerak biltzen dira, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta mendekotasun-maila murrizteko. 

ASAFES. Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 1976an sortu zen, buru-eritasuna duten pertsonen senideen ekimenaren ondorioz. Orduz geroztik buru-eritasuna duten pertsonen eta haien familien beharrei erantzuteko lanean aritu da. Urte hauetan, zerbitzuak eta baliabideak hazi egin dira, osasun mentalaren arloko errealitate eta behar berrietara egokituz, eta erreferente eta aitzindari izan da nazio eta eskualde mailako programa askotan.

ASPACE 1971n sortu zen, laguntza beharrak zituzten haurrek beren beharretara egokitutako tratamendua jaso zezaten lan egin zuten gurasoen borondate sendoarekin. Urte hauetan aldaketa sozialak egon diren arren, ASPACEren misioa ez da aldatu: Garuneko paralisia eta/edo antzeko alterazioak dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea. 

ATECE elkartea 1994ko abenduan sortu zuten hartutako kalte zerebrala zuten pertsonen senideek. Atece irabazi asmorik gabeko elkartea da, HKZ duten pertsonen senideek sortua. Gizartea kolektibo horren errealitateaz sentsibilizatzea du helburu, eta HKZ duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Laguntza integraleko proiektuak honako hauek hartzen ditu bere baitan: laguntza eta informazioa, baliabideen kudeaketa, gizarte-laguntza, tratamendu psikologiko eta neuropsikologikoa, autolaguntza-taldeak, prestakuntza-tailerrak, familientzako arreta, errehabilitazio fisikoa, logopedia, terapia okupazionala, aisiako eta astialdiko programak eta familiei laguntzeko programak. 

AUTISMO NAFARROA irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2012ko urtarrilean sortua. Laguntza, zerbitzu eta aukeren bidez, AEN duten pertsonen eta haien ingurunearen bizi-kalitatea sustatzen eta hobetzen laguntzen du, bai eta gizartean eskubide osoko herritar gisa sartzen ere. Horretarako, elkarteak erantzun oso eta pertsonalizatua ematen die, bizi-ziklo osoan zehar dituzten beharrei egokitua. Udan zehar terapia-eskolak egiten dituzte autismoa duten haur eta gazteekin eta ikasturtean izandako esku-hartzeari jarraipena emateko ezinbestekoak dira. Ingurune zehatz batean egiten dira, non AEN duten pertsonek esku-hartze terapeutiko intentsiboa jasotzen duten, taldean zein banaka. 

ESPAINIAKO OSASUN MENTALEKO konfederazioa 1983an sortutako irabazi asmorik gabeko entitatea da, interes sozialekoa eta onura publikokoa. 18 federazio eta probintzia bakarreko elkarte hartzen ditu barne: guztira 300 entitate eta 47.000 bazkide baino gehiago ditu estatu osoan. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, haien eskubideak defendatzeko eta osasun mentalaren inguruan sortutako elkartze-mugimendua ordezkatzeko egiten dute lan. Komunitatean nahasmendu mentala duten pertsona guztiei banakako kalitateko arreta emateko eskubidea, aukera-berdintasuna eta herritarren osasun mentalaren sustapena bermatzea du helburu.

FEDACE 1995an sortu zen eta kalte zerebrala duten pertsonen eta haien familien elkarte-mugimenduaren ordezkari da.  Estatu-mailako erakundea da, onura publikokoa, eta Kalte Zerebrala duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen die herritartasun-eskubideak erabiltzeko eta komunitatean erabat sartzeko. Kalte zerebrala duten pertsonen senideentzat funtsezkoa da ezgaitasunari, haren tratamenduari, eskura dauden baliabideei eta garuneko lesioaren faseetan nola jokatzeari buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza jasotzea. Espainiako Kalte Zerebralaren Federazioa kalte zerebrala duten pertsonen eta haien familien 46 entitatek osatzen dute. Entitateetan, guztira, 10.966 pertsona daude. Erdiak baino gehiagok kalte zerebrala dute.

FEGADACE 2007ko maiatzean sortu zuten Galiziako hartutako kalte zerebralaren bost elkartek. Erakundeak hartutako kalte zerebrala duten galiziarren eta euren familien interesak defendatzeko eta bizi kalitate hobetzeko lan egiten du. Gizartea, oro har, ezgaitasun horren dimentsioaz sentsibilizatu nahi du, erakundeak inplikatu nahi ditu eta kolektiboaren errehabilitazio, gizarteratze eta normalizazio sozialeko erronkak konpontzera bideratutako ekimenak ditu. 

PREDIF-REHACER Baleares 1994an Balear Irletan hartutako kalte zerebrala zuten pertsonek eta haien familiek sortutako irabazi asmorik gabeko entitatea da. REHACER entitatearen helburuak hartutako kalte zerebrala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea eta integrazioa hobetzea, haien eskubideak defendatzea, haien arretarako baliabideen sorrera sustatzea eta gizartea errealitate horren inguruan sentsibilizatzea dira.

Nork izango du onura?

EROSKIren zentimo solidarioak programak elkarte hauekin lan egiten du: Nafarroako Kalte Zerebralaren Elkartea (ADACEN); ASAFES (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea); Garuneko Paralisiaren Elkartea (ASPACE Araba, Bizkia eta Gipuzkoa); Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea (ATECE Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa); Nafarroako Autismo Elkartea; Espainiako Osasun Mentaleko konfederazioa; ASAFES (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea); Espainiako Kalte Zerebralaren Federazioa (FEDACE); Galiziako Kalte Zerebralaren Federazioa (FEGADACE); Balear Irletako Kalte Zerebraleko Elkartea (REHACER), kalte zerebrala edo garuneko paralisia edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzeko.

Kanpaina honekin bildu nahi dugun diruarekin, 8.406 pertsonari laguntzea aurreikusten da.

Informazio gehiago eta estekak