Bakarrik bizi diren adineko pertsonen kopuruaren markak hautsi dira Estatuan eta historian lehen aldiz, 2 milioiko muga gainditu da, 2.009.100 pertsona erdietsita. Bakarrik bizitzea bakarrik sentitzearen baliokide ez bada ere, pertsonen ongizaterako eta osasunerako inguruabar arriskutsua izan daiteke beste faktore batzuekin konbinatzen denean, hala nola: mugitzeko zailtasuna, ahultasun fisikoa, osasun-arazo kronikoak, infraetxeetan edo oztopo arkitektonikoak dituzten etxebizitzetan bizitzea, pentsio txikiak, lotura afektiborik ez izatea eta laguntzeko familia-edo auzokide-sarerik ez izatea. COVID-19aren krisiaren ondorioz, egoerak okerrera egin du azken hilabeteetan, eta bakardadeak eta isolamenduak eragindako pertsonen kopurua areagotu da. Horidela eta, EROSKIn Adinkide elkartearen “Mayores en Compañía” proiektuarekin bat egin nahi dugu, isolatuta eta zaurgarritasun-egoeran dauden adineko pertsonen autonomia eta gizarteratzea sustatzeko, eta inguruko boluntarioen bitartez adineko horiei laguntza emozionala eskaintzeko