Eroski
0
Dohaintzak
0,00 €
5941-ren helburua €

Lagundu Covid-19aren ondoren zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoei. 

COVID-19ak eragindako krisi sozialaren ondorioz, okerrera egin du adineko pertsona askoren isolamendu- eta zaurgarritasun-egoerak. Zure laguntzarekin, Adinkidek pertsona horien autonomia eta gizarteratzea sustatu ahal izango du, “Mayores en Compañía” proiektuaren bitartez.

Campaign hero image
OsasunaNoiztik: 08/10/20Noiz arte: 16/12/21
Lagundu Covid-19aren ondoren adinekoen zaurgarritasun-egoera hobetzen
Kanpainaren helburuak

“Mayores en Compañía” proiektuaren bitartez, Adinkide elkarteak isolatuta eta zaurgarritasun-egoeran dauden adineko pertsonen autonomia eta gizarteratzea bultzatzen du, eta horretarako, inguruko boluntarioen bitartez laguntza emozionala eskaintzen die.

Adinkide elkartean parte hartzen duten adinekoek boluntarioen konpainiaz gozatzen dute, kultura-jarduerak edo aire zabaleko sozializazio-ekintzak eginez. Gainera, noizean behin, telefono bidezko konpainia izaten dute.

Deskribapena

Bakarrik bizi diren adineko pertsonen kopuruaren markak hautsi dira Estatuan eta historian lehen aldiz, 2 milioiko muga gainditu da, 2.009.100 pertsona erdietsita. Bakarrik bizitzea bakarrik sentitzearen baliokide ez bada ere, pertsonen ongizaterako eta osasunerako inguruabar arriskutsua izan daiteke beste faktore batzuekin konbinatzen denean, hala nola: mugitzeko zailtasuna, ahultasun fisikoa, osasun-arazo kronikoak, infraetxeetan edo oztopo arkitektonikoak dituzten etxebizitzetan bizitzea, pentsio txikiak, lotura afektiborik ez izatea eta laguntzeko familia-edo auzokide-sarerik ez izatea. COVID-19aren krisiaren ondorioz, egoerak okerrera egin du azken hilabeteetan, eta bakardadeak eta isolamenduak eragindako pertsonen kopurua areagotu da. Horidela eta, EROSKIn Adinkide elkartearen “Mayores en Compañía” proiektuarekin bat egin nahi dugu, isolatuta eta zaurgarritasun-egoeran dauden adineko pertsonen autonomia eta gizarteratzea sustatzeko, eta inguruko boluntarioen bitartez adineko horiei laguntza emozionala eskaintzeko

Jarduerak

Adinkideren “Mayores en Compañía” proiektuaren bitartez, 2019an, adineko 953 pertsonari eman zaie laguntza zuzena, eta beste 2.382 pertsonak zeharkako etekina atera dute garatutako programetatik. Adinkideren boluntarioek astean behin bisitatzen dituzte bakarrik bizi eta/edo sentitzen diren adinekoak. Haiekin igarotzen duten denboran zehar, eguneroko eginkizunak egiten dituzte, hala nola, paseo bat eman, solasean aritu edo zerbait hartzera joan. Hauek dira proiektuak barne hartzen dituen ekintza zehatzak:

  • COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz, telefono bidezko akonpainamendu-zerbitzu bat abiarazi zen konfinamenduan. Zerbitzu horrek pandemiaren ondoren eskuragarri jarraituko du behar duten adineko pertsona guztientzat eta gure erakundeko egoitzetatik urrun bizi direnentzat.
  • Asteroko akonpainamendua eskaintzen zaie adineko pertsona parte-hartzaileei. Pertsona boluntarioek, astero, 2 orduko bisita egiten diete gutxienez, etxebizitza zein egoitzetan, zentroetako segurtasun-protokoloak betez eta segurtasun-tartea gordeta.
  • Talde murriztuentzako jarduerak ere antolatzen dira, segurtasun- eta higiene-neurri guztiekin; hala nola: askariak, txangoak, paseoak aire zabalean, etab. Horrela, akonpainamendu afektiboa jasotzeaz gain, lagun gehiago egin ditzakete adinekoek.
  • Boluntarioen laguntzari esker, etxetik kanpo gauzatu beharreko hainbat izapide eta gestio egiteko aukera ematen zaie bakardade-egoeran dauden adinekoei, hala nola, hitzordu medikoetara edo izapide administratiboetara joan.
  • Gainera, gailu elektronikoetarako sarbidea eta prestakuntza errazten du Adinkidek, zaurgarritasun ekonomikoko arriskuan dauden adinekoek komunikatu ahal izateko.
Nork izango du onura?

Adinkide elkartean parte hartzen duten onuradunen batez besteko adina 84 urtekoa da eta gehienak emakumeak dira.

  • Adinekoak, oro har, beren etxebizitzetan bizi dira, bakarrik, eta askotan osasun-arazo kronikoak dituzte.
  • Adinkideren arreta jasotzen duten pertsonen % 57 bakarrik bizi da bere etxebizitzan eta % 5 bikotearekin bizi da. Gainerakoak egoitza batean (% 29), familiakoekin (% 8) edo beste batzuekin (% 1) bizi dira.
  • Mugikortasunari dagokionez, % 82 ezegonkortasunez ibiltzen da edo ezin da ibili eta % 18 autonomoa da.
  • Pertsona guztiek afektibitate- eta sozializazio-behar ezberdinak dituzte, ez baitute konfiantzako pertsonarik inguruan.
Informazio gehiago eta estekak