ACNUR, ANDI, CEAR, ZEHAR, ECOS DO SUR, MUNDUKIDE eta UNICEF erakundeekin elkarlanean jardutea Espainian eta beste herrialde batzuetan asiloa eskatzen duten errefuxiatuei laguntzeko eta baliabide gutxiko herrialdeen garapenerako lankidetzan. Jasotako dohaintzen bidez, bost erakunde horiek laguntza eman ahal izango dute osasun-asistentzia hobetzeko, hezkuntza bultzatzeko, oinarrizko beharrak estaltzeko eta pobreziaren aurka borrokatzeko, besteak beste.
2021ean, munduko pobreziak gora egin du lehenengo aldiz azken bi hamarkadatan. Egoera hori COVID-19aren krisiarekin hertsiki lotuta dago, pandemiak aberatsen eta pobreen arteko desberdintasun-arrakala areagotu baitu garapen bidean dauden herrialdeetan. Kalkulatzen da 2021ean COVID-19aren ondorioz pobrezian geratu diren biztanleen kopurua 143 eta 163 milioi bitartean handitu dela. Eta ondorioak are larriagoak izan dira nazioarteko laguntzekiko menpekotasuna duten herrialdeetan. Lankidetzarako baliabide gutxiago daude eta laguntza eskaera gero eta handiagoa da. Horregatik, ACNUR, ANDI, CEAR, ZEHAR, ECOS DO SUR, MUNDUKIDE eta UNICEF erakundeek laguntza eskaintzeko kanpainak eta programak dituzte abian, bai hemen, bai garapen bidean dauden herrialdeetan.
ACNUR mundu osoko errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko agentzia bat da, Nazio Batuen menpekoa, pertsona horien babesa bermatzeko irtenbide jasangarriak bilatzen dituena. 70 urte daramatza mundu osoko hainbat krisitan jarduten, eta larrialdietarako laguntza humanitarioa ematen duen agentzia liderra da: lehenengo 72 orduetan 600.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko gai da. Gaur egun, indarkeriaren ondorioz etxetik ihes egin behar izan duten 82,4 milioi pertsona daude munduan. ACNUR erakundeak 135 herrialdetan lan egiten du pertsona horiek asiloa eta babesean bizitzeko toki seguru bat bilatzeko eskubidea izan dezaten.
ACNUR erakundearen Espainiako Batzordeak ACNUR-en lana babestu eta finantzatzen du, Espainian egindako sentsibilizazioko eta diru-bilketako kanpainen bidez.
ANDI - Asociación Nuevo Diálogo irabazi asmorik gabeko erakunde zibil bat da, 1996an Nafarroan sortutakoa. Ekintza-plataforma bat da, eta mundu hobea, duinagoa eta gizatiarra izateko eginkizunarekin konprometituta dauden biztanleei laguntzeko tresna.
Honako jarduera hauek burutzen ditu:
- Elkartasunaren balioak, herritarrak eta giza eskubideak errespetatzeko hezkuntza, sentsibilizazioa eta prestakuntza.
- Giza eskubideekin eta haurren funtsezko eskubideekin lotutako balioak zabaltzeko programak eta jarduerak bultzatzea eta gauzatzea, batez ere, hezkuntzaren, gizartearen, kulturaren eta legeen esparruan.
- Haur behartsuei laguntzea. Pobrezian, arriskuan edo baztertuta geratzeko egoera larrian dauden haurrentzako laguntza humanitarioa eta soziala bultzatzea mundu osoan zehar abiatutako garapen- eta lankidetza-programen bidez.
ECOS DO SUR Galiziako GKE bat da, helburu komun hau duten pertsonak biltzen dituena: migrazioen bitartez, bere aniztasunaz harro dagoen gizarte aberatsagoa eta bidezkoagoa lortzea.
Horretarako, 1991z geroztik, ongizatea sortzen duten eragin handiko proiektu berritzaileak diseinatzen eta garatzen ditu.
Ecos do Sur-ek 17.000 pertsona baino gehiagori lagundu die haien bizitza (eta haien familiena, auzoena eta komunitateena) hobetzen.
CEAR Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea 1979az geroztik asilo-eskubidea eta giza eskubideak defendatzen dituen GKE bat da. Horretarako, gerra-gatazketatik edo giza eskubideak urratzetik ihes egiten duten errefuxiatuen, asilo-eskatzaileen, aberrigabeen edo nazioarteko babesa behar duten edo/eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden migratzaileen garapen integrala sustatzen du.
ZEHAR 1980ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, Errumanian, Balkanetan, Ruandan, Angolan, Liberian eta beste leku batzuetan gatazkak eta gerrak zirela eta, pertsona askok bakean bizitzeko leku seguru baten bila joan behar izan zuten.
Egoera horri erantzuteko, EAEko ikasle-talde bat mobilizatzen hasi zen Javier Galparsororen eskutik, Euskadin asiloa eskatzen zutenei laguntzeko. Mundu hobearen aldeko apustua. Horixe izan zen, gerora, 1996an, CEAR-Euskadi sortu zuen ernamuina, gaur egun Zehar. Nazioarteko babesa behar duten edo/eta bazterketa-arriskuan dauden errefuxiatu, desplazatu, apatrida eta migratzaileen giza eskubideen alde eta garapen integralean lan egiten dutenak.
MUNDUKIDE Euskadiko GKE bat da, 1999an sortutakoa, lankidetzaren bitartez bultzatzen dituen komunitateetara espiritu kooperatiboa eramaten duena. Pertsonei trebakuntza eta eraldatzeko tresnak eskaintzea du helburu, tokian tokiko komunitateetako garapen sozioekonomikoa sustatzeko. Hala, funtsezko bi lan-ildo hartzen ditu oinarri, NBEk 2030erako ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzen laguntzeko. Afrikan, eskualdeetako garapen sozioekonomikoaren arloan laguntzen du eta Hego Amerikan, antolamendua indartzeko lanean dihardu.
UNICEF erakundeak munduko toki zailenetan lan egiten du haur txiroenei laguntzeko helburuz. 190 herrialde eta lurraldetan, haur bakoitzaren alde lan egiten du, leku guztietan, egunero, guztiontzako mundu hobea eraikitzeko.
Munduko txertoen hornitzailerik handiena da eta honako alderdiak bultzatzen ditu: haurren osasuna eta nutrizioa, ur eta saneamendu segurua, kalitateko hezkuntza eta prestakuntza, GIBaren prebentzioa, ama eta haurrentzako tratamenduak, eta haur eta nerabeen indarkeriaren eta ustiapenaren aurkako babesa.
UNICEF tokian bertan jarduten du larrialdi humanitarioak gertatu baino lehen, gertatu ostean eta gertatzen diren bitartean, haurrei eta haien familiei itxaropena eta funtsezko laguntza eskainiz.
Zentimo Solidarioak programaren bitartez, errefuxiatuei eta garapen bidean dauden herrialdeetako pertsona ahulei laguntzeko hainbat programa bultzatuko ditugu:
- ACNUR: duela 40 urtetik ari da lanean Afganistanen, eta babesa ematen jarraitzen du joan den uztailetik aurrera egoera aldatu egin dela ikusi duen biztanleriarentzat, zibilen joan-etorri handiak eragiten baititu eta krisi humanitarioaren egoera larriagotzen baitu. ACNURek Afganistanerako eta harrerako 5 herrialdeetan (Iran, Pakistan, Tayikistan, Uzbekistan eta Turkmenistan) larrialdiko erantzun batean lan egiten du. Afganistango familiek krisi hirukoitz baten eragina pairatzen dute: gatazka armatua, klima-aldaketa eta COVID-19. Afganistango biztanleriaren ia erdiak (18,4 milioi pertsona inguru) laguntza humanitarioa behar du.
- ANDI: Nafarroako Zentimo Solidarioen diru-bilketaren zati bat Indiako ukiezinen bi tributako 403 haurren hezkuntza sustatzeko erabiliko da, Guadaptur izeneko herrian. Programaren helburu nagusia da hezkuntzaren bitartez talde horiek pobreziaren ziklotik ateratzea, nesketan arreta berezia jarrita, egoera horietan ahulenak baitira.
- CEAR: zentimo solidarioen bilketa Fondo Solidariorako izango da. Behar berriak asetzeko pandemiaren hasieran sortu zen funts hori. Premia horien artean daude, besteak beste, onlineako komunikazio-ekipoak eta gailu teknologikoak (smartphone, tablet), osasun-tratamendu berezietarako laguntzak, ama-haurrentzako baliabideetarako laguntzak, premiazko produktuetarako laguntzak, farmazia- eta osasun-produktuetarako laguntzak, higiene-produktuetarako laguntzak, etab.
- ZEHAR: Aurreneurri moduan esku hartzea, egoera arriskutsuak eta etxegabeak saihesteko; horrela, kaleak dakarren narriadura pertsonala eta familiarra arintzen saiatuko da, eta oinarrizko eskubideak ez izatea nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen eta egoera ahulean dauden migratzaileen artean..
- ECOS DO SUR: Galizian asiloa eskatzen duten pertsonei laguntzea harrera egingo dien gizartean integratzeko prozesuetan, honako hauek barne hartuta: aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa, gizarte-lana, kultura arteko bitartekaritza, hizkuntzaren irakaskuntza, laneko orientazioa eta prestakuntza, eta lan-eskaintzen kudeaketa.
- MUNDUKIDE: Euskadiko Zentimo Solidarioekin bildutako diruaren zati bat kudeatuko du, bi ildotan: alde batetik, nekazaritza-ekoizpen jarraituaren bitartez, Lichinga-Pemba garapen-korridoreko nekazarien elikadura-segurtasuna eta ekonomia hobetzea; eta bestetik, Brasilgo lurrik gabeko landa-langileen mugimendua (MST) bultzatzea eta 350.000 familiari COVID-19aren krisiak eragindako desparekotasunak gainditzen laguntzea.
- UNICEF: COVID-19aren aurkako txertoa diru-sarrera ertain eta txikiko herrialdeetara eramatea eta oraindik jaso ez duten pertsona ahulentzat eskuragarri jartzea.
Zentimo Solidarioen kanpaina honek honako hauei lagunduko die:
- Afganistango 82 familia errefuxiaturi (871 pertsona inguru), ACNUR erakundearen bitartez
- Indiako 403 haurri, ANDI erakundearen bitartez
- -165 familia errefuxiatu
- 240 pertsona nazioarteko babesa eskatzen dutenak eta egoera ahulean edo baztertzeko arriskuan dauden pertsona migratzaileak Bizkaian
- Galiziara asilo eske iritsitako XX errefuxiaturi, ECOS DO SUR erakundearen bitartez
- Pobreziaren aurka eta lanpostu duin eta jasangarri baten alde borrokatzen duten Mozambique eta Brasilgo 550 pertsonari, MUNDUKIDE erakundearen bitartez
- Diru-sarrera ertainak edo baxuak dituzten herrialdeetako 10.094 pertsonari, UNICEF erakundearen bitartez, COVID-19aren aurkako txertoa jaso dezaten
Kanpaina honekin lortu nahi den laguntzarekin, bost erakunde horiei esker, 12.447pertsonaren bizi-baldintzak hobetzea aurreikusten da.
