Azken hamarkadetan, bularreko minbiziaren intzidentziak gora egin du Euskadin, eta hilkortasunak, berriz, behera. Eredu hori bateragarria da detekzio goiztiarragoen eta hobekuntza terapeutikoen konbinazioarekin.
Ikerketa Euskadiko Osasun Sistemaren zutabe estrategikoa da minbiziaren abordatze integralean. Ikerketa-jarduera handieneko arloa da, eta ikerketa-proiektu eta saiakuntza kliniko gehien biltzen ditu. Emaitzetara bideratutako jarduera zientifiko baten bidez, gaixotasunaren jarraipen osoa hartzen duten proiektuak garatzen dira, prebentziotik eta diagnostiko goiztiarretik tratamendu berrien garapenera eta eragindako pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzara.
Esparru horretan, sistemak batez ere Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuan eta Terapia Aurreratuetan egiten den ikerketa bultzatzen du patologia onkologiko guztietarako, eta, horren barruan, bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoak sartzen dira bereziki, arlo horiek garrantzi handia baitute osasunean eta zientzian.
Ikerketan inbertitzea oraingo eta etorkizuneko bizi-kalitatean inbertitzea da.