2022an, 786.049 hektarea erre ziren Europar Batasunean, horietatik ia 310.000 (% 39) Espainian. Baso-mailan izandako ondorioez gain, suaren ondorioz atmosferara egindako emisioak 28 milioi tona CO2 baino gehiago izan ziren. 2021eko datuekin alderatuta, 3,5 aldiz azalera gehiago erre zen 2022an, eta mende honetako erregistrorik txarrena da. Suteek zuzenean eragiten diete animaliei, haien heriotza eraginez edo ihes eginaraziz. Gainera, ekosistemak desagertzea eta lurzoru emankorra galtzea eragiten dute.
Suteez gain, hondartzen eta itsasoen egoera ere okerrera egin du. Ibizan eta Formenteran, adibidez, masa-turismoak eragin larria du uharteen natura-ondarean eta jasangarritasunean. Era berean, Galizian, Costa da Morteko turismoak eragin larria du biodibertsitatean, eta, beraz, beharrezkoa da herritarren kontzientzia eta boluntario-ekintzak sortzea Costa da Morteko habitatak kontserbatzen laguntzeko.
Bestalde, 2021ean, 285.000 txakur eta katu jaso zituzten babes-elkarteek Espainian. Abandonuak edo galerak animalia horien % 2,6ri eragiten die. Katuez eta txakurrez gain, beste espezie askok ere pairatzen dute abandonu hori, hala nola, akuriak, untxiak, hegaztiak edo dortokak. Horrek egoera kezkagarria sortzen du aterpeetan, zentro horien helburua beren instalazioetan bizi diren animalia guztiak elikatzea eta zaintzea baita, bizimodu duina eskainiz eta adopzioaren zain zainduz.
Horregatik, EROSKIn lankidetzan aritu nahi dugu ADEGA, IBIZA & FORMENTERA PRESERVATION, GIPUZKOAKO ANIMALIAK ETA LANDAREAK BABESTEKO ELKARTEA eta WWF erakundeekin, ingurumena babesten eta abandonatutako animaliak babesten lagun dezaten.