Jasotako dohaintzekin, erakunde horiek ondoren deskribatzen diren jarduerak indartu ahalko dituzte.
Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL)
Oinarrizko saskian funtsezko elikagaiak erostea gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsona/familientzat proiektuaren helburua da elikagaien oinarrizko saski baten ekarpena egitea, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei/familiei helarazteko. Horretarako, federazioaren barruan dauden 54 elikagai bankuei eta ongintzazko hainbat erakunderi banatzen zaizkie.
Elikagaien oinarrizko saski horretan daude, funtsean: frutak eta barazkiak, esnekiak, haragiak, arrainak, eltzekariak, pastak, zopak eta pureak. Helburua da pertsona onuradunek elikadura osasuntsu eta orekatua eduki ahal izatea, haien osasuna ere hobetuz.
Hogar Santa Lucía Fundazioa
Etxerik ez duten emakumeentzako harrera-etxea da, Galizian dago, eta etxerik ez duten eta gizarte-bazterkerian dauden emakumeei alojamendua, elikagaiak eta akonpainamendua eskaintzen zaizkie. Helburua da gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzea, pertsonalki osatu ahal izatea eta emakume bakoitzaren autonomia berreskuratu ahal izatea. Horretarako, errespetua, duintasuna eta itxaropena ezaugarri dituen ingurune bat sortzen da, beren bizitzak abagune berriekin berreraiki ditzaten.
Etxean ematen den arreta gizarte-langileek, psikologoek eta gizarte-hezitzaileek osatutako lantalde batekin ematen da, osagarri modura, osasun mentalean eta adikzioetan adituak diren baliabideekin koordinatuta. Gainera, prestakuntzako, gizarteratze eta laneratzeko eta garapen pertsonaleko ibilbideak sustatzen dira, erabiltzaile bakoitzaren gaitasun eta helburuetara egokituta.
Gizakia Herritar Fundazioa (París 365)
Paris365 Jangela Solidarioa zaurgarritasun edota gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonek elikadura arloan dituzten premiak artatzeko sortu zen. Gainera, sozializazio-espazio bat sortzeko aukera ematen duen baliabidea da, eta bertan harreman pertsonalak, sozialak eta komunitatekoak finkatu daitezke.
Gaur egun, jangela solidarioak zaurgarritasun-egoeran dauden 60 pertsonei egunean hiru janaldi ematen dizkie, euro baten truke. Pertsona horietakoren batek ezin duela ordaindu egiaztatzen badu, zerbitzua doan jasotzeko aukera ematen zaio. París 365 jangelak onuradun bakoitzaren jarraipena eta akonpainamendua egiten du, jangelako egonaldia lagungarri izan dadin gizarte eta ekonomia arloan beren independentzia berreskuratu dezaten.